Joan den ostegunean, hilak 16, Oinarrizko LHko ikasleen aurkezpena egin zen, eta dagoeneko abian dira ikastetxeko maila guztiak. Ikasturte honetan 2110 ikasle baino gehiago daude Somorrostroko irakaskuntza arautuan matrikulatuta. Sekzioka banatuta, DBHko 439 ikasle, Batxilergoko 384 ikasle eta LHko 1300 inguru daude matrikulatuta, honela banatuta: erdi Mailako 447, Goi Mailako 734 eta Oinarrizko LHko 110 ikasle baino gehiago. Ikasle horietatik…
