MÁSTER-HIDRÓGENO

Heziketa-Zikloetarako Sarbide Probak

Lanbide Heziketako Heziketa-Zikloetarako sarrera arautzen duen 2016/02/11ko AGINDUAk xedatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Heziketa-Zikloetara sartzeko probak egiteko deialdia egingo duela gutxienez urtean behin, eskatutako titulazio akademikorik ez izateagatik heziketa-ziklo horietara zuzenean sartu ezin direnei aukera bat emateko

Hezkuntza Administrazioak Heziketa-Ziklo eta ikasturte bakoitzean guztira eskaintzen diren plazen ehuneko jakin bat gorde dezake, sarrera-probak gainditu dituzten ikasleentzat.

Probak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta ikasleek hautatuko dute zer hizkuntzatan egin nahi duten.

Heziketa-Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditzen bada, Estatuaren lurralde osoan izango du balioa.

Egutegia

INSKRIPZIOA

Izena emateko epea: 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era arte, biak barne.

ONARTUEN ZERRENDA 

Ordainketa aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda: 2023ko otsailaren 17an

Onartuen zerrendaren aurka egindako erreklamazioak: 2023ko otsailaren 24ra arte

Ordainketa aurretik onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda: 2023ko martxoaren 3an

AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINTZEKO EPEA

Azken eguna: 2023ko martxoaren 10era arte.

PROBA EGITEKO ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA, AZTERKETA-ESKUBIDEAK ORDAINDU ONDORENGOA, ETA AZTERKETAK EGITEKO IKASTETXEAK

2023ko martxoaren 17an

SALBUESPENAK

Salbuespenen behin-behineko zerrendak: 2023ko otsailaren 17an

Salbuespenen behin-behineko zerrendari erreklamazioak egiteko epea: 2023ko otsailaren 24ra arte

Salbuespenen behin betiko zerrendak: 2023ko martxoaren 3an

PROBEN EGUTEGIA (Pertsona bakoitzak esleitutako Azterketa Ikastetxean, 2023ko martxoaren 17an argitaratua)

  • Apirilak 19, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Hizkuntzalaritza
    * Goi-mailako H.Z: Zati Komuna
  • Apirilak 20, 16:00ak
    * Erdi-mailako H.Z: Zientifiko Teknologiko eta Soziala
    * Goi-mailako H.Z: Zati Espezifikoa

KALIFIKAZIOAK

Behin-behineko emaitzak: 2023ko maiatzaren 11an

Behin-behineko emaitzei erreklamazioak egiteko epea: 2023ko maiatzaren 18ra arte

Behin betiko emaitzak: 2023ko maiatzaren 25ean

Ziurtagiriak eskuratzea: 2023ko maiatzaren 29tik aurrera

ONARPEN BALDINTZAK

Sarrera-proba bat egiteko, ezingo da Autonomia Erkidego batean baino gehiagotan izena eman ikasturte berean.

Izena ematen duten pertsonak dauden lekuak baino gehiago badira, azterketa nork egin dezakeen hautatzeko irizpideak aplikatuko dira.

18 euro ordaindu behar dira azterketa egiteko eskubidea izateko. Hobari hauek izan daitezke:

  • % 50eko hobaria, kategoria arrunteko familia ugarietako kideek.
  • Ordaintzetik salbuetsita egongo dira:
    • Kategoria berezietako familia ugarietako kideak
    • Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen diren 290/2010 Dekretuaren 25. artikuluan aurreikusten diren kasuetan daudenak.
    • Lanbide Hastapeneko bigarren maila batetik datozen ikasleak

    Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

    Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean.

     

Informazio gehiago esteka honetan

Leave a comment