MÁSTER-HIDRÓGENO

DBH

  • Klaseak “Errotalde” eraikinean ematen dira
  • A, B eta D ereduak kurtso guztietan.
  • Ikasleei eta familiei orientazio akademikoa emateko zerbitzua.
  • Ikasleentzako arreta psikopedagogikoko zerbitzua.
  • Bizikidetza-arazoetan esku hartzen espezializatutako taldea.
  • Irakasgaiak ingelesez egiteko aukera maila guztietan

DBHrako ate irekien jardunaldi indibidualizatuak hasi ditugu. Orientazio pertsonalizatuak dira, gure arduradun pedagogikoen taldeak eta arlo desberdinetako irakasleek egindakoak. Interesatuta bazaude eman izena  formulario  honetan eta zurekin harremanetan jarriko gara orientazio bat antolatzeko ondoen datorkizun egunean.

 

DBHko informazio-liburuxka  

Gure tutoreek laguntza integrala ematen dute, familiekin etengabeko harremana izaten dute eta banakako jarraipena egiten dute maila pertsonalean eta akademikoan.

Hauek dira gure tutoretza-lanaren oinarriak:

    • Laguntza integrala
    • Familiekiko komunikazioa
    • Hezkuntza emozionala
    • Talde kohesioa

Gainera, jarduera-plan bat dugu, gai hauetan oinarritua:

    • Gatazkak konpontzea
    • Ikasteko teknikak
    • Ziberbullyinga
    • Online jokoaren prebentzioa
    • Hezkidetza

Familiekin ere etengabeko harremanetan gaude, EDUCAMOS hezkuntza-plataforma digitalari esker. Horri esker, ikastetxean gertatzen den edozein gorabehera (ikasgelako oharrak, notak, asistentzia faltak, azterketa datak…) azkar helarazteko aukera dugu.

 

Orientazio Zerbitzua

Zure ibilbide akademikoa eta profesionala aukeratzen lagunduko dizugu, banakako eta taldeko orientazio-saioen bidez.

Gainera, “Hobe #alumni batek kontatzea” proiektuarekin gure ikastetxeko ikasle ohi ugari DBHko 4. mailako geletatik igaro dira eta beren esperientziak partekatzen dute.

 albistea esteka honetan 

 

Arreta psikopedagogikoa

Ikastetxeko psikologo-taldeak orientazio psikologikoko eta laguntzarako zerbitzua eskaintzen die behar duten ikasleei. Era berean, lantaldeak antolatzen dituzte gizarte-trebetasunetan, autoestimuan… arlo horietan zailtasun gehien dituzten ikasleei laguntzeko.

BAT Taldea – Bitartekotza – Barnekotasuna

Ikastetxeak ikasleekin lan egiten du bizikidetza-arazoetan parte hartzeko, bitartekotza-talde baten bidez.

Gainera, barnekotasun taldeak honako hauek lantzen ditu:

      • Hezkuntza emozionala
      • TREVA
      • Espiritualtasuna

Aniztasunari arreta berezia:

  • Hezkuntza Berariaz Indartzeko Proiektua (HBP) DBHko 2. mailan, eskolan egokitzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat.
  • Hezkuntza Premia Berezietako 4 gela.
  • Curriculum-aniztasuneko gela 1 DBHko 3. mailan, zailtasun akademiko handiagoak dituzten ikasleentzat.
  • Curriculum-aniztasuneko gela 1 DBHko 4. mailan, zailtasun akademiko handiagoak dituzten ikasleentzat..

Trukeak Europako zentroekin

Gurekin beste herrialde batera bidaiatzera eta egun batzuetan beste familia batekin bizitzera gonbidatzen zaitugu. Beste kultura batzuk ezagutzeko eta esperientzia berriak bizitzeko modurik onena da. Osagarri ezin hobea zure ikaskuntzarako.

Ikasturte osoa edo hiruhilekoa atzerrian 

Ikastetxetik, europako hainbat herrialdetan ikasketak egiteko aukera ematen zaie ikasleei, bi modalitatetan: ikasturte osoa edo ikasturteko lehen hiruhilekoa.

Ikastetxetik STEAM proiektuetan parte hartzea bultzatzen dugu ikasgelan, eta lan horiekin azoka eta lehiaketa ezberdinetan parte hartzen dugu.

    • ZIENTZIA AZOKA – ELHUYAR
    • MAKING CITIES – DEUSTOKO UNIBERTSITATEA
    • EDUCAIXA
    • EMAKUMEAK ZIENTZIAN
    • BIZI BARATZEA
    • STEAM AZOKAK (OPEN SCIENCE CAMBRE)
    • ZIENZIABURUM – TOLEDO
    • STEAM SOMORROSTRO
    • STEAM EBI (ELIZBARRUTIKO ZENTROAK)
    • STEAM SARE
    • EZ NAZAZU ZAPALDU
    • ERASMUS +
    • ZIENTZIA ASTEA
    • DIZIPLINA ANITZEKOAK

Gure ikasleek ikastetxeko boluntariotza-taldeetan parte hartzeko aukera ere badute. Gure ikasleengan elkartasuna, berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua… bezalako balioak bultzatzen ditugu, gure mundua eraldatzeko helburuarekin.

Hona hemen talde nabarmenetako batzuk:

    • IKASKUNTZA ETA ZERBITZUA
    • BIDEZKO MERKATARITZA
    • EKINEZ IKASI
    • JANTOKI SOZIALA
    • ELIKAGAIEN BANKUA
    • GAZTE TALDEAK
    • HEZKIDETZA
    • AGENDA 2030

Errefortzu tailerrak 

Jantokiko ordutegian, gure ikasleei doako tailer batzuk eskaintzen dizkiegu, zenbait arlotan gaitasunak hobetzeko.

    • FISIKA ETA KIMIKAN LAGUNTZA
    • MINDFULLNES
    • IKASKETA TEKNIKAK
    • ULERMENEZKO IRAKURKETA
    • MATEMATIKETAN LAGUNTZA
Eskolaz kanpoko tailerrak 

Jantokiko ordutegian dantza, robotika, antzerkia, ingelesa hobetu edo jendaurrean hitz egiten ikasteko tailerretan ere parte har dezakezu.

 

IKASGAIAK IKASTURTEAREN ARABERA

Ikasturte bakoitzeko irakasgaien proposamena ikusteko, atal hauetan sar zaitezke:

> Informazio gehiago nahi dut


    This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.