TEK-SOMORROSTRO

Misioa eta nortasuna

Misioa

Somorrostro 70 urtetik gorako esperientzia duen ikastetxea da, eta Bilboko Elizbarrutia du titular.
Gure jarduera hezkuntza inklusiboa eta pertsonei laguntzea da Hasierako Prestakuntzan (Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa) eta Enplegurako Prestakuntzan, lanbide-ibilbidean zehar.
Arreta berezia jartzen diogu pertsonen aniztasunari.
Hezkuntza komunitatearen beharrei erantzuten diegu (ikasleak, familiak, langileak, gizarte- eta enpresa-ingurunea), arreta pertsonalizatuaren bidez.
Parte-hartzea eta eraldaketa sustatzen ditugu, gizarte justu, jasangarri eta berdinzale baterantz.

Ikuspegia

Gure hezkuntza-zereginagatik aintzatetsitako ikastetxea gara. Nazareteko Jesusen mezuaren balioetatik abiatuta, eta profesionalez eta bokazioz osatutako taldeetan oinarrituta, honako hau lortu nahi dugu:

1. Gizarteko transformazio agentea izatea
2. Somorrostro osatzen dugun pertsonen giza hazkundea eta hazkunde profesionala indartzea, lana eta bizitza pertsonala bateratzen lagunduz eta haien ongizatea zainduz (fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala)
3. Gure nortasun ezaugarrien araberako ikasle profila garatzea
4. Somorrostroko Hezkuntza Proiektuko kide izatearen sentimendua sustatzea
5. Bizikidetza harmonikorako espazioa izatea (kultura, hizkuntza eta harremanak)
6. Aurrerapen pedagogiko, metodologiko eta teknologikoetan erreferentziazko zentro bihurtzea
7. Enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea
8. Prestakuntza-modalitateak egokitzea ingurune aldakor baten beharrei erantzuteko
9. Laneko segurtasun- eta osasun-kultura jasangarria sustatzea
10. Zentroaren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzea

Eta hori guztia talde-lanaren, erantzunkidetasunaren eta Somorrostroko pertsona guztien arteko lidergo partekatuaren bidez.
BETI AURRERA!

Baloreak

  • Justizia soziala
  • Elkartasuna/eskuzabaltasuna
  • Arreta ahulari
  • Konpromisoa
      • osotasunez jokatu /koherentzia
      • entzun eta inplikatu
  • Talde lana / parte-hartzea
  • Berrikuntza
  • Bikaintasuna / profesionaltasuna
  • Gardentasuna: komunikazio arina, irekia eta zintzoa

Ildo estrategikoak

  • Ikasleekin, familiekin eta langileekin komunikazioa areagotzea
  • Somorrostro Zentroko Alumni Sarea sortzea
  • Misioarekin eta nortasun-ezaugarriekin lotutako sare edo elkarteetan aktiboki parte hartzea, eta inguruko enpresa  eta erakunde sarearekin eta intereseko beste agertoki batzuekin etengabeko harremana lortzea.
  • Presentzia eta parte-hartze aktiboa sendotzea hezkuntza erreferentzia duten erakunde publiko eta pribatuetan (EJ, tknika eta berritzegunea, Hetel)
  • Ikastetxe osoari azpiegitura teknologikoa eta espazioak ematea, irakaskuntzako metodologia berriekin lan egin ahal izateko.
  • Hornitzaileekin eta funtsezko bezeroekin baterako aliantzak sortzea, bi aldeen posizionamendua indartzeko
  • Ikastetxearen nazioarteko posizionamendua garatzea, bere interes-taldeen (enpresak, ikasleak eta bertako langileak) beharrei erantzunez.
  • Enplegurako jarduera bereziak identifikatu eta hedatzea, ikasleei, enpresari eta, oro har, gizarteari aukera gehiago emanez (emakumeak industrian eta teknologian duen presentzia, industria-ekintzailetza, eskualde kualifikatua, etab.)
  • Esperimentazioko, berrikuntzako edo garapen egonkorreko ekintzak sustatzea ikastetxean, RIS3 Euskadiri eta 4.0 teknologiari dagokienez.
  • Energetikoki jasangarriagoa eta efizienteagoa den zentro bat lortzea
  • Zentroa eta campusa eguneratuta eta eskuragarri izatea mugitzeko zailtasunak dituzten pertsona guztientzat.
  • Prebentzio-kultura eta kultura jasangarria indartzea hezkuntza komunitate osoan
  • Erakundean Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezartzea eta ISO arauak mantentzea.