MÁSTER-HIDRÓGENO

LH Duala

Helburuak:

Ikaskuntza-prozesu baten bidez Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko aukera izatea, prestakuntza-zentroan eta enpresan bietan arituz.

Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitatezko enpleguak sustatuz.

Informazio gehiago Jaurlaritzako webgunean: https://www.fpeuskadidual.eus/

Ikas-ekinezko erregimeneko LH DUALak Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu bat lortzeko aukera ematen du, ikaskuntza-prozesu baten bidez, prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean modu partekatuan garatzen dena.

Ikas-ekinezko prestakuntza eredu honek ikaskuntza prozesuen zati batzuk enpresetara eramaten ditu, hauek ikasleen ikaskuntza prozesuaren eragile erabakigarri bihurtuz. Prestakuntza ikastegietan eta lantokietan jasotzea ahalbidetzen du, gaitasun teknikoak eta zeharkakoak edo sozialak hobeto integratuz. Aldi berean, prestakuntza  eta lan aukerak ematen dizkie gazteei eta era berean, produkzio sistemaren beharrak betetzeko langileak eta kualifikazioak bermatzen dizkie enpresei epe laburrean eta luzean.

Somorrostroko LH Dualari buruzko informazio gehiago: fpdual@somorrostro.com

Euskal Herriko LH DUALaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bi modalitate: Kontratua (Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua) edo Beka (Ez dago lan-harremanik, enpresa hitzarmena – Somorrostro – Eusko Jaurlaritza).
  • Kontratua izateko ikaslea 25 urtetik beherakoa izan behar da, beka izateko berriz ez dago adin mugarik.
  • Zikloko lehenengo mailan ikaslea ikastetxera bakarrik joango da klaseak jasotzera, eta modulo guztiak gainditu beharko ditu 2. mailan garatzen den LH DUALera sartu ahal izateko.
  • Gainera, ikasleak ikastetxeak eta enpresak adostutako hautaketa-prozesu bat gainditu beharko du.
  • Ikasleak enpresan egiten duen lanak 2.mailan ikasten diren moduluekin lotura estua izan behar du.
  • Enpresako egonaldiaren iraupena:
    • Kontratua izanez gero:
      • Gehienez: hitzarmeneko orduen %75.
      • Gutxienez: hitzarmeneko orduen %60.
    • Beka izanez gero:
      • Gehienez: hitzarmeneko orduen %75.
      • Gutxienez: 800h
    • Enpresako egonaldiaren denborak:
      • Kontratua izanez gero, desde que se termina el primer curso en junio a junio del año siguiente (contrato de 1 año).
      • Beka izanez gero, incorporación entre junio-septiembre hasta Junio del año siguiente.
    • Enpresako egonaldiaren ordutegia malgua da, baina adibide modura:
      • Zentroan prestakuntzarik ez dagoen aldiak: lanaldi osoa enpresan.
      • Eskola-aldia (iraila – otsaila): 3-4 ordu enpresan arratsaldeetan + 4-5 ordu Somorrostron goizetan. Ikaslea egunero joaten da ikastetxera.
      • Oporrak: Enpresa hitzarmenaren arabera, urtean zehar banatzen dira, ikasleak eskolarik ez duen aldietan (udan, Gabonetan edo martxotik aurrera).
    • Ordainsaria (soldata/beka):
      • Enpresan benetan egindako lan orduekiko proportzionala izango da beti, hitzarmenean ezarritako orduekiko.
      • Jaso beharreko gutxienekoa kalkulatzeko, ehuneko hori aplikatuko zaio indarrean dagoen urteko LGSari.
      • Kontratuaren kasuan, hitzarmenak prestakuntza eta ikaskuntza kontratua jasotzen badu, hitzarmenean esaten dena aplikatuko da, betiere aurreko gutxienekoa errespetatuz.
      • Bekaren kasuan, inoiz ez da hileko LGSren % 60 baino gutxiago izango.
      • Soldata/bekak urtarrilean eguneratuko dira LGS berriaren arabera.
  • Ikaslearen estaldurak LH DUALeko aldian:
    • Lan-bizitzarako konputatzen da.
    • Lan istripuak eta gaixotasuna (enpresako mutuak estaltzen ditu), bai eta estalitako gainerako kontingentzia arruntak ere.
    • Kontratu modalitatean, gainera, langabeziagatik kotizatzen da, eta, beraz, langabezia kobratzeko eskubidea sortzen da (Beka modalitatean ez).
  • Enpresentzako pizgarriak:
    • Gizarte Segurantzako kuotak –> % 100 hobaridunak (enpresa eta ikaslea)
    • Kontratuaren kasuan, gainera (salbuespenak salbuespen): Lanbideren diru-laguntza.
  • Ikasleen ebaluaketa ikastetxearen eta enpresaren artean egiten da.