MÁSTER-HIDRÓGENO

ZUZENDARITZA

Presidentea: Marian Gutiérrez Badillo

Presidenteordea: Inmaculada García Contreras

Idazkaria: Mónica Arce Salazar

Diruzaina: Marian Gutiérrez Badillo

Batzordekidea: Marianela Fernández

KONTAKTUA

AMPA Marcelo Gangoitiren telefonoa: 94 670 62 17

Emaila: ampacentrosomorrostro@gmail.com

Orduegia: Asteazkenetan 10etatik 13etara.

DEFINIZIOA

Guraso Elkartea (GE) Zentroko gurasoek eskolan eta euren seme-alaben heziketan parte-hartze aktiboago bat izateko aukera izateko eta behar bezala funtzionatzen ez duten gauzak kolektiboki hobetu ahal izateko sortu zen, familia eta eskolaren arteko batasuna eta parte-hartzea sustatuz.

Elkartea 1995eko maiatzaren 10ean jarri zen martxan otsailaren 12ko 3/1988 Legearen babespean, eta 1995eko ekainaren 28an Eusko Jaurlaritzaren Guraso Elkartean inskribatu zen.

 

ZER DA GURASO ELKARTE BAT?

Guraso Elkarteak hezkutza prosezu (Errege-Dekretuko 5.artikulua 1533/86) barruan aintzatetsitako erakundeak dira. Elkarte hauen osaketa akta baten bidez egiten da non Erakundea sortzeko hainbat gurasoren edo tutoreen borondatea jasotzen den.

Gurasoak dira euren seme-alaben hezitzaile nagusiak. Guraso elkarteek hezkuntzaren aldeko funtsezko zeregin sozial bat betetzen dute. Horregatik, garrantzitsua da ahaleginak batzea eta irakasleekin eta ikastetxeekin puntu bateratuak lortzea.

Guraso Elkarteak Haur Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Lanbide Hezkuntza irakasten dituzten Hezkuntza Zentro publikoetan edo pribatuetan daude eta bertako kideak eskolan ikasten duten ikasleen gurasoak edo tutoreak bakarrik izan daitezke.

Guraso Elkartearen funtsezko zeregina Zentroaren bizitzan parte-hartze aktibo bat izatea da hezkuntza proposamen desberdinetan lagunduz, suspertuz eta kolaboratuz Elkartearen bitartez eta Eskola Kontseiluaren bitartez.

INFORMAZIOA ETA AHOLKUAK

Gurasoek Gurasoen Elkartera jo dezakete eta jo behar dute zentroaren funtzionamenduari buruzko informazioa jasotzeko, kexak aurkezteko, iradokizunak egiteko eta gure seme-alaben hezkuntzarako onuragarritzat jotzen den guztia emateko.

HELBURUAK

Guraso Elkartearen oinarrizko helburua “Eskolako Zuzendaritza taldearekin, irakasleekin eta ikasleekin kolaborazio eraginkor bat sortu eta mantentzea” da. Halaber, gure helburu orokorrak estatutuetan islatuta daude. Momentu honetan, ia-ia eskolako ikasleen guraso guztiak bildu ditugu. GEaren organo parte-hartzaileak Ohiko Asanblea Orokorra eta Zuzendaritza Batzorde dira.

Zentro honetako Guraso Elkartean aurrerago azalduko ditugun hainbat ekintza egiten dira. Oraingoz, AMPA zer den eta zertarako balio duen azalduko dugu.

Estatutos de la asociación

A.M.P.A.REN FUNTSA, ZERTARAKO?

HELBURUAK:

  • Gurasoen eskubideak defendatu seme-alaben hezkuntzari dagokionez.
  • Gurasoen ikastetxeetako gobernu-organoetan parte -hartzea erraztu.
  • Eskolaren heziketa lanean kolaboratu eta, modu berezi batean, ekintza osagarrietan eta eskolaz kanpoko ekintzetan.
  • Gurasoak gidatu eta estimulatu euren seme-alaben heziketan dituzten betebeharretan.
  • Hezkuntza Poiektuaren eta Zentroaren Barne-araudiaren idazketan, garapenean eta aldaketetan kolaboratu.

Labur esanda, esan genezake GEak eskolako erakunde aldarrikatzaile, parte-hartzaile eta dinamizatzaileak direla. Elkarteko kide izatearen garrantzia gure seme-alaben abantailan datza, diru-laguntzak jasotzen dituztelako Zentroko hainbat ariketa egin ahal izateko. Erakunde barruan parte hartzeak ere merezi du gure arreta, kide izateak gure seme-alaben heziketan laguntzea helburu duten dinamizazioa, ideiak zein proiektuak elkarbanatzea errazten duelako.

ESKOLA KOMUNITATEA OSOA ELKARTZEN DITUZTEN EKINTZAK

ALDARRIKAPEN EKINTZAK

Guraso, ikasle eta irakasleen interesak defenditzeko jarduerak dira. Aldarrikapen-jarduera bat planteatzeko orduan, komeni da azpimarratzea beharrezkoa dela horiek “errealdi eskubide” soil batera ez murrizteabehar. Aldarrikapen ekintza hauek proposamen errealista eta positiboak izan behar dira jorratzen gabiltzan arazoa konpontzeko.

GURASOEN ESKOLA

Hitzaldiak eta bateratze-lanak programatzen dira. Bertan, gurasoen parte-hartzeak hezkuntza jardueragan kontzientzia hartzen laguntzen du eta gure seme-alaben pertsonalitatearen garapenean gurasoekiko dugun jokaerak duen garrantziaz konturatzen laguntzen digu.

Urtero-urtero gurasoen eskolarako egutegi bat eta elkarteak sustatzen dituen beste hainbat lan ezartzen dira.

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA KULTURALAK

Ikasle eta gurasoek libreki aukera ditzakete euren adin eta beharrizanetara moldatzen diren astialdi ekintzak.

Orain arte eskaini diren ekintzak:

  • Liburutegia
  • Bultzapen
  • Aholkularitza psikologikoa
  • Orla entrega

Ikastetxearekin lankidetzan aritzen da kultura-jardueretan

  • Aste Monografikoak (Aste Kulturala, Gabonetako Astea eta Ipar-Hego Astea)
  • Liburu argitalpena (literatura lehiaketako bilduma)
  • Eskolaz kanpoko ekintzak (eskola orduetatik kanpo), adibidez, Murillo de Gállegon elkarbizitza, bidai kulturalak Madrilera, etab.
  • Ekintza osagarriak (elurretara bidaia, etab.)
  • Zentroko SOMOGARDEN ibilbide botanikoa

Urtero eskaintzen diren ekintzen inguruan informazio gehiago jasotzeko, kontaktuan jarri telefono hauen bidez: Tfnos.: 946706217 – 946706045

Edo bidali emaila: ampa@somorrostro.com