MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostroko proiektu batek Hezkuntza Berrikuntzaren nazioarteko saria jaso du

BucovIA: Adimen artifizialeko tresna ikasgelan eskola jazarpenaren zantzuak detektatzeko proiektua Hezkuntza Berrikuntzaren Sariaren Irabazle izendatu dute. Proiektu honetan, gure irakasle Jon Barrueco buru dela, Somorrostrok, Donostiako Nazaret zentroak eta Bilboko Zabalburu ikastetxeak parte hartzen dute.

 

Adimen artifiziala bullying kasuak detektatzeko funtsezko teknologia gisa erabiltzean oinarritzen da proiektua. Sortzaileek algoritmoak garatzen lan egin dute jazarlearen, biktimaren eta behatzailearen rolak identifikatzeko, bullyinga detektatzeko proba zientifikoak aztertzeko, galderak hautatzeko eta BucovIA testa egiteko (berezko definizio-testa).

 

Kalitatearen arloko Berrikuntza Sarien XVI. edizio honetan 20 herrialde baino gehiagotako 728 berrikuntza-proiektuk hartu dute parte. Sari banaketa ekitaldia otsailaren 23an egingo da Almatyn, Kazakhstanen.

Leave a comment