MÁSTER-HIDRÓGENO

Gabonetako astea 2022

Aurten Gabonetako Astea jarduera askorekin eta lelo berezi batekin dator:

“MILA KOLORE, HAINBAT BALORE”

Oraingo honetan aniztasuna azpimarratu nahi genuen aberastasun-iturri gisa, eta ez gatazka iturri gisa, askotan agertzen zaigun bezala, egunero gertuen ditugun egoeretan dugun zeregina aztertu eta hazteko eta eraikitzeko aukerak identifikatu. Gabon alternatibo bat aurkeztu nahi genuen, gizartean eskaintzen zaiguna, kontsumismotik eta azalkeriatik kanpo, samurtasun, xumetasun eta maiteekin elkartzeko gune gisa.

Maila guztietarako jarduerak antolatu dira: Kilo Kanpaina, Bidezko Merkataritza, Gabonetako Otoitza, Txokolatada, Meatzaldeko Gazteen Topaketa, Self Eginda eskulanen tailerrak, Mailakako Ikasgelen Dekorazio Lehiaketa, Lan espazioen Dekorazio Lehiaketa edo tradizionala den SomoKanta, baita “La cuarto Reina Maga” antzezlana.

Programan, Kilo kanpaina nabarmendu nahi dugu. Bertan, arropa garbitzeko produktuak eta Gabonetako postreak bildu ditugu, Bizkaiko Caritaseko (Bilbo) Dama Apostolikoen Jantoki Sozialari laguntzeko.

Gabonetako Aste honi hasiera emateko, DBHko laguntza-gelako gure ikasleek Barakaldoko Caritasen jantoki sozialera eraman zituzten sukaldaritza-gelan egin zituzten txokolatezko postreak. Oso harro zeuden pertsona behartsuenekin beren lan guztia partekatu ahal izateaz.

DBHko ikasleek Gabonak zoriondu nahi izan zituzten talde guztietako ikasle eta irakasleek egin zuten bidedeoklip atsegin batekin.

 Argazkiak ikusteko sartu hurrengo estekan.

 Jarduerarik alaienetako bat, zalantzarik gabe, SomoKanta da, esteka honeta ikus ditzakezue argazkiak.
Gabonetako Astearen argazkien bideo-laburpen bat ikusi nahi baduzue, esteka honetan egin dezakezue.

Leave a comment