MÁSTER-HIDRÓGENO

Alicia Romero diputatu katalanak Somorrostro bisitatu du, Euskadiko LHren ereduarekin eta honek enpresekin duen harremanarekin interesatuta

Alicia Romero Kataluniako Parlamentuko PSCko bozeramaile eta Unibertsitate eta Ikerketa idazkariak bertatik bertara ezagutu du nola funtzionatzen duen Euskadiko Lanbide Heziketaren ereduak eta enpresa sarearekin duen harremanak, Somorrostro Heziketa Zentrora egindako bisitan. Somorrostrok aliantza estrategikoa du Petronorrekin, eta, horren arabera, prestakuntza-planak diseinatzen dituzte elkarrekin lantegiko langile berriak kualifikatzeko. Zentroaren eta enpresaren arteko proiektua da, eta 20 urte baino gehiago daramatzate lankidetzan, ezagutza hobetuz.

Eusko Jaurlaritzako LHko sailburuorde Jorge Arevalok, Petronorreko presidente Emiliano Lopez Atxurrak, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendari Javier Laisecak, Somorrostro Heziketa Zentroko berrikuntza eta kanpo harremanetarako zuzendari Sergio San Martinek eta Petronorreko Talentuko kudeatzaile Maria Gazteluk hartu dute diputatua.

Jorge Arevalok azpimarratu du Euskadiko Lanbide Heziketak “harreman estua” duela bere enpresekin, “Lanbide Heziketaren helburu garrantzitsu bat enpresen beharrizanen arabera lan egitea da, eta gure lana argi eta garbi definitzen da behar horien arabera eta pertsonak ahalik eta ondoen prestatzera, haien enplegagarritasuna eta gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Horregatik, Euskadiko LH oso lotuta egongo da beti bere enpresekin “.

Alicia Romeroren hitzetan, bilera “oso interesgarria” izan da, Lanbide Heziketari buruzko hainbat ikuspuntu ezagutzeko aukera izan baitu, eta Euskadiko LH “jarraitu beharreko adibide bat” dela adierazi du. “Ikuspuntu guztietatik eman zaio lehentasuna, eta Euskadi zoriondu behar da azken hamarkadetan lidergo hori izan duelako “.

Javier Laisecak esan duenez, zentroa eta Petronor “energia gaian egiten ari den trantsizio berriarekin etorkizunerako proiekzio batean murgilduta daude, eskuz esku parte hartuz proiektu komun honetan jarraitzeko”.

Leave a comment