MÁSTER-HIDRÓGENO

EUSKELEC 2024 PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Joan den asteazkenean, irailaren 27an, EUSKELEC proiektua aurkeztu genien aurten taldean sartzeko interesa agertu duten ikasle guztiei. 125 ikasletik gora batu ziren ekitaldi aretoan, eta  joan den ikasturteko komunikazio taldeak, “team leader” delakoak eta pilotuak TKNIKAk antolatutako proiektu honen ezaugarriak azaldu zizkieten automozioko, telekomunikazioetako eta marketineko eta publizitateko zikloetako lehen mailako ikaskideei.

 

Euskelec lehiaketa honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide heziketako ikasleek % 100 elektrikoa den ibilgailu bat diseinatu eta eraiki behar dute oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motor kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.

 

Joan den ikasturtean, “Somorrostro Motorsport” taldeak, Automozioko eta Telekomunikazioetako erdi mailako eta goi mailako zikloetako eta Marketineko eta Publizitateko goi mailako zikloetako ikasleek osatua, Berrikuntzaren Saria eta lehiaketaren sailkapen globaleko hirugarren postua lortu zituen, proba dinamiko bikainak egin eta erresistentzia-proban zortzigarren postuan amaitu ondoren.

 

 Aurkezpenaren argazkiak hemen

Leave a comment