MÁSTER-HIDRÓGENO

Hezkuntza sektoreko berrikuntzarako euskal saria

Donostian ospatutako zeremonia batean, atzo, abenduak 14, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak banatu ziren. Sari horien helburua da Euskadiko erakunde aurreratuenak eta kudeaketa jardunbide onenak dituztenak aintzatestea. Gala horretan, Somorrostrok Kudeaketa Aurreratuaren sari nagusia jaso zuen Estrategiaren elementuan (2020an urrezko A saria jaso zuen).

Gainera, Jon Barrueco gure lankideak QIA (Quality Innovation Award) hezkuntza sektoreko berrikuntzaren euskal saria jaso zuen, Donostiako Nazaret zentroarekin eta Bilboko Zabalburu ikastetxearekin elkarlanean garatzen ari den BucovIA adimen artifizialeko proiektuarengatik. BucoviIA ikasgeletan bullying zantzuak detektatzeko adimen artifizialeko tresna bat da. Algoritmia bat sortu du jazarlearen, biktimaren eta behatzailearen rolak identifikatzeko eta bullyinga detektatzeko test zientifikoetako galderak hautatu eta aztertzeko.

Proiektu honek Euskadi ordezkatuko du nazioarteko fasean, mundu osoko beste 500 erakunderekin batera, Kazakhstanen, 2023ko otsailean.

Zeremonian Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza zabala izan zen, sariak Arantxa Tapiak (Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua), Beatriz Artolazabalek (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua), Gotzone Sagarduik (Osasuneko sailburua), Jorge Arevalok (Lanbide Heziketako sailburuordea) eta Gorka Iturriagak (Jarduera fisikoaren eta kirolaren zuzendaria) banatu baitzituzten.

 

 

Leave a comment