MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostrok Euskadi ordezkatuko du 2022ko Internacional Quality Innovation Award ekitaldian

Somorrostro Prestakuntza Zentroa izango da Euskadi Quality Innovation Award 2022an ordezkatuko duten zortzi erakundeetako bat, eta nazioarteko fasean lehiatuko da. Osakidetzako TOLOSALDEA, ITP Aero (Industria de Turbo Propulsores S.A.), Cyber Surgery, Nazaret eta Zabalburu Lanbide Heziketa-Formación Profesional, UPV/EHU (Ikasleen Zuzendaritza), Spouted Bed Solutions, RKL Integral eta Estampaciones Rubi erakundeekin batera egingo du.

 

Nazaret eta Zabalburu zentroekin batera garatu dugun BUCOVIA proiektuak nazioarteko finalista izendatu du gure ikastetxea Hezkuntza Sektorean. Adimen artifizialeko tresna bat sortu dute ikasgeletan bullying zantzuak detektatzeko. Algoritmia garatu dute jazarlearen, biktimaren eta behatzailearen rolak identifikatzeko, eta test zientifikoetako galderak hautatu eta aztertu bullyinga detektatzeko.

 

Berrikuntzaren kudeaketa eta bultzada aintzatesteko, hiru ikastetxeek euskal fasearen saria jasoko dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan, abenduaren 14an, Donostiako Kursaalean.

 

Une horretatik aurrera, Nazioarteko Quality Innovation Award saria lortzeko lehiatuko dira, urtero lehiaketan parte hartzen duten gainerako herrialdeetako 500 erakunde baino gehiagorekin batera.

Leave a comment