MÁSTER-HIDRÓGENO

GAZTE PLANA: Etorkizuneko profesionalak sektore elektrikoan

Erdi- eta goi-mailako elektrizitate zikloetako (IEA2 eta SEA3) lehen mailako gure ikasleek, Energia Berriztagarrien zikloko (ER3) lehen mailako ikasleekin batera, Iberdrolak gure zentroan Gazte Planaren” barruan eman duen prestakuntzan parte hartu ahal izan dute.

Programa honen bidez, Lanbide Heziketako ikasleei elektrizitatearen sektorea hurbildu nahi zaie, lan aukera handiko eremua, teknologia maila handikoa eta etengabe berritzen ari dena. Diego Hormigo eta Roberto Mediavilla Iberdrolako Prestakuntza arduradunak emandako prestakuntzak bost modulu izan ditu, eta horietan, gaur egun arlo profesional horretan garatutako jarduera eta teknologia nagusiak deskribatu ahal izan dira.

 

La generación de la electricidad, las líneas aéreas de media tensión, centros de transformación, redes aéreas y subterráneas de baja tensión y las instalaciones de clientes han sido los cincos módulos en los que se ha dividido esta formación que solo se va a realizar en Bizkaia en nuestro centro.

Elektrizitatearen sorrera, erdi-tentsioko aire lineak, transformazio zentroak, behe-tentsioko aireko eta lurpeko sareak eta bezeroen instalazioak izan dira bost moduluak. Trebakuntza hau, Bizkaia osoan gure zentroan bakarrik egingo da.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iberdrolari eta, bereziki, Roberto Mediavilla Prestakuntzako arduradunari, hain maila handiko prestakuntza hori gure ikasle eta irakasleengana hurbiltzeagatik.

 

Leave a comment