MÁSTER-HIDRÓGENO

Kontrataziorako laguntzak: LEHEN AUKERA programa

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartu egin du Euskal enpresentzako 2021erako laguntzen deialdia, 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzeko (Lehen Aukera programa).

Deialdi honen xedea da euskal enpresek edo deialdian aurreikusitako beste erakunde batzuek, beren titulazioarekin lotutako enpleguetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten eta langabezian dauden gazteak kontratatzeagatik emango dituzten laguntzen oinarriak ezartzea eta arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia eskuratuz eta haien laneratzea sendotuz.

Somorrostro prestakuntza-zentrotik diru-laguntza izapidetzen laguntzen dizuegu, eta Lanbideren bidez egiten dugu eskaintzaren kudeaketa, nahitaezkoa baita laguntza hori eskatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontratatu aurretik, beharrezkoa da gure zentroak Lanbideri eskaintza kudeatzea, eta kontratatuko den pertsona edo pertsonak zentroak ere eskaintzari lotzea, honekin batera doan eskaeraren bidez.

 

Informazioa eta dokumentuak

Deskargatu esteka honetan enpresa eskatzailearentzako diru-laguntzak eta baldintzak 

Eskaintza eskaera

Más información en  nuestro Centro de Acceso al Empleo (CAE) (

📞94 670 81 94 (Cristina Bueso)

📧 cae@somorrostro.com

Eskabidea aurkezteko epea: 11/05/2021- 29/10/2021

Lehen Aukeraren web horria: https://www.lanbide.euskadi.eus/destino/-/lehen-aukera/

Leave a comment