MÁSTER-HIDRÓGENO

Hamabi urte FIRST LEGO Leaguen parte hartzen

Maiatzaren 8an, larunbata, 10 eta 16 urte bitarteko 400 euskal ikasle bildu ziren FLL Euskadiren 12. edizioan. Neurri soziosanitario guztiak betez, esperientzia ahaztezina bizi izan zuten, eta kirola eta jolasa gure bizitzan nola eralda ditzakegun ulertzen lagundu ziguten. 45 taldek, hiru egoitzetan banatuta (Deustu-Bilbo, Donostia eta Arrasate), beren berrikuntza, robotika eta askoz proiektu gehiago aurkeztu zituzten.

Deustuko Unibertsitatearen egoitzan aurkeztutako taldeen artean gure DBHko ikasleek osatutakoa egon zen, gure SOMOROBOT 2021. Azken asteetako konfinamenduen ondorioz, taldeko lau kidek bakarrik defendatu zuten harrotasun handiz bai berrikuntza proiektua bai robotarekin egindako probak. Naiara Allende eta Juan Lorenzo buru zirela, gure zentroa oso leku onean utzi zuten. Oraingo honetan, “Replay/PLAYMAKERS: jokoa eta kirola berrasmatuz” erronka sedentarismoari aurre egiteko eta aktiboago mantentzeko modu berriak proposatzea zen. Taldeek ideia berritzaileak aurkeztu behar zituzten pandemiaren ondoriozko arazoei erantzuteko.

 

Dagoeneko hamabi urte igaro dira Euskal Herriko FLLren lehen ediziotik. Innobasquek, Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera Euskadin antolatutako lehiaketa honen helburua gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko duten interesa piztea da. Talde esperientzia dibertigarrien eta erronka tematiko errealen bidez, trebetasun zientifikoak eta digitalak garatzen dira, eta hainbat balio sustatzen dira, hala nola aurkikuntza, berrikuntza, inklusioa eta talde lana.

Ekitaldiko argazkiak ikusi ditzakezue albun honetan: https://photos.app.goo.gl/w8CEE6qnNM1ib8tQ8

 

Leave a comment