MÁSTER-HIDRÓGENO

Talgo fundazioko VII. soldadura txapelketa

Soldadura eta Galdaragintzako erdi mailako 2. mailako Mikel Rivera ikasleak Talgo Fundazioak antolatzen duen Soldadura Txapelketaren VII. edizioko finaletan parte hartu du. Txapelketa martxoaren 1ean eta 2an egin da Rivabellosako (Araba) Talgoren lantegian.

Mikel aukeratu dute lehiaketako 20 finalistetako bat izateko. Bertan,  soldaduran eta galdaragintzan prestakuntza ematen duten  20 ikastetxek parte hartu dute: Madrilgo Erkidegoko lau eskolak; Gaztela eta Leongo sei zentroetatik bostek; eta, azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko 11 ikastetxetakoak. Guztira, 1.500 ikasletik gora daude soldaduran eta galdaragintzan matrikulatuta hiru autonomia erkidegoetan.

 

Lehiaketa honen helburua abiadura handiko trenak eraikitzeko langile kualifikatuen eskariarekin bat datozen profil profesionalak bilatzea da. Ikasleek izan dituzten probak Ikerketa Metalurgikoen Zentro Nazionaleko (CENIM) laborategietan diseinatu dira eta aldez aurretik soldatzaile homologatuek egin dituzte. CSICeko Ikerketa Metalurgikoen Zentro Nazionalak burutzen du lehiaketaren zuzendaritza teknikoa. Emaitzak eta sariak ekainean ezagutaraziko dira Madrilen (Konpainiaren egoitza nagusian).

 

Leave a comment