MÁSTER-HIDRÓGENO

75 ikaslek Hidrogeno Teknologiei buruzko lehen masterra hasi dute, Repsol-Petronor, Estatuko 5 unibertsitate eta Somorrostrok bultzatuta

75 ikaslek -30 Bilbon, 15 Bartzelonan, 15 Tarragonan eta 15 Zaragozan- hasi dute Hidrogenoaren Teknologien unibertsitate arteko lehen masterra, bektore honen garapen teknologikoan zentratutako lehen prestakuntza programa, datozen urteetan trantsizio energetikoaren aldeko apustua izango dena. Planeatuta zeuden 60 plazak handitu egin behar izan dira, lehenengo edizio honetarako matrikula eskaera handia izan delako.

Programa Repsol-Petronorren teknologia- eta energia-arloko esperientziarekin diseinatu da, eta Estatuko 5 unibertsitatek bermatzen dute: Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik eta Zaragozako Unibertsitateak, beste 6 prestakuntza- eta ikerketa-zentrorekin batera: Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratua, Tarragonako Institut Comte de Rius, Bartzelonako Institut Escola del Treball, Piramide Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratua, Industria Antolaketako Eskola eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa. Industriako, unibertsitateko eta lanbide-heziketako erreferentziazko erakundeen aurrekaririk gabeko lankidetza horrek hidrogenoaren teknologien garapen eraginkorra bizkortu nahi du industrian. Masterrak profil hauek ditu: Ingeniaritza kimikoa, zibila eta industriala, energia, mekanika edo elektronika. Espezialitate horiek guztiek hidrogenoan oinarritutako proiektuak ezartzen lagunduko dute.

4 lekutan (Bilbo, Bartzelona, Tarragona eta Zaragoza) ematen den unibertsitate arteko programa denez, saio gehienak modalitate birtual sinkronoan egingo dira, baina prestakuntza-apustu berri honen ezaugarri den osagai praktikoarekin konbinatuta. Izan ere, parte hartzaileek praktika erregularrak egingo dituzte simulazio paketeekin, enpresetara bisita teknikoak eginez eta laborategian aurrez aurre jardunez.

Trantsizio energetikoa gauzatzeko hidrogenoaren aldeko apustu instituzionala argia da. Erregai fosilekiko mendekotasuna eta berotegi efektuko gasen emisioa murrizteko potentzial handia duenez, Gobernuak 1.500 milioi euroko inbertsioa iragarri du 2023ra arte behin betiko hedatzeko.

Leave a comment