MÁSTER-HIDRÓGENO

Ikasle txekiarrak Somorrostron

Irailaren 18tik 23ra Somorrostron izango dira Zlin Gymnazium ikastetxeko hamar ikasle txekiar, gure DBHko 4. mailako ikasleek maiatzean egindako bisita itzultzen. Bi irakaslek lagunduta, gure ingurua bisitatuko dute (Itsaslur eta Arena hondartza, El Pobaleko burdinola, Zubi Esekia, Algortako Portu Zaharra, Bilbo) eta gure kulturari buruz gehiago ikasiko dute.

Ikasleen trukea gure ikastetxearen nazioarteko mugikortasun proiektuaren parte da, eta Somorrostroko ikasleen hizkuntza gaitasunak eta gizarte trebetasunak sustatzea du helburu.

 Argazkiak aurkituko dituzue hurrengo albumean

Leave a comment