MÁSTER-HIDRÓGENO

Gure STEAM proiektuak sarituak izan dira Galizian

Irailaren 16, 17 eta 18an, David Bujan BHIko Zientzia Klubak antolatutako Open Science-aren V. edizioa ospatu da Galiziako Cambre herrian (A Coruña). DBHko 2. mailako ikasleek egindako «Behin betiko bideokonsola» eta 4.mailako ikasleen eta “Eguzki hozkailu jasangarria” proiektuak Euskal Herriko ordezkari gisa joan dira bertara, Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen duen Zientzia Azokaren azken bi edizioetako irabazleak izan direlako.

DBHko 2. mailako ikasleek egindako lanak epaimahaiaren “Aipamen berezia” jaso du, baita publikoaren eta antolatzaileen aintzatespena ere, proiektuaren izaera berritzaileagatik eta taldeak emandako azalpen bikainengatik. DBHko 4. mailako neska-mutilek aurkeztu zuten lanak “ODS 7: energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea” kategoriako saria jaso zuen.

Nazioarteko azoka honek Cambre dibulgazio zientifikoaren Espainiako hiriburu bihurtzea lortzen du urtero, nota altuenak merezi dituzten asmakizunekin, ikasteko eta dibertitzeko jarduerekin eta ehun ikasle baino gehiagoren bertaratzearekin, bai Galiziatik, bai Espainiako beste erkidego batzuetatik, baita Kolonbia, Italia eta Portugaldik ere.

 Jarduerako argazkiak ikusi ditzakezue album honetan: https://photos.app.goo.gl/WbWME4Chwcug42T5A

Leave a comment