MÁSTER-HIDRÓGENO

Gosari osasungarriak GASCArekin

Ikasturte honetan, gure eskola jantokia kudeatzen duen GASCA enpresarekin genuen hezkuntza proiektuari ekin diogu berriro. Helburua da gure ikasleei elikadura orekatuarekin lotutako hainbat alderdi ezagutaraztea.

Planifikatutako jardueren artean “GOSARI OSASUNGARRIA” dago. GASCAk, bere dietistetako baten bidez, elikadura nolakoa izan behar den erakutsi die DBHko 1. mailako gure ikasleei. Eskolara etorri aurretik goizero gosari on bat egin beharra, fruta, karbohidratoak eta esnekiak bertan sartzeak duen garrantzia, azaldu die. Fruta gomendagarrienak zeintzuk diren (kiwia, banana, sagarra, eta abar) eta dendetan aurki ditzaketen zuku egokienak zeintzuk diren azaldu die.

 

Hitzaldiaren ondoren, praktika etorri da. Alde batetik ikasleek GASCAk prestatutako gosariaz gozatu ahal izan dute gure jantokian, eta, gainera, ikastetxeko sukaldea bisitatu dute. Bertan, José Luisek, gure sukaldariak, zein funtzio betetzen dituen azaldu die, eta janaria prestatzeaz gain, erosketak antolatzea, Eusko Jaurlaritzaren arauen araberako menuak diseinatzea eta abar ere egiten dituela ikasi dute.

 

Oso esperientzia aberasgarria izan zen neska-mutilentzat. Espero dugu balio izatea!!!

Jarduerako argazkiak hurrengo estekan aurkitu ditzakezue.

Leave a comment