MÁSTER-HIDRÓGENO

SOMORROSTRO DEIA HEMENDIK SARIA

SOMORROSTROk XV. DEIA HEMENDIK MEATZALDEA SARIA jaso du bere ibilbideagatik.

 

Sarien epaimahaiaren iritziaren arabera, “Hezkuntza gizartearen oinarria da. Pertsona guztiek aukera berdinak dituzten topagunea. SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROAK 75 urte daramatza horretan. Erreferentzia da Bizkaian, bere prestakuntzaren maila handiari, ikasketa zabalei eta ingurunean duen inplikazioari esker. Ikastetxeak hezteaz gain, balioetan trebatu eta izaera solidarioa duten ekimenak sortzen ditu. Horregatik, Meatzaldea eskualdeko pertsona, erakunde eta elkarteen artean, SOMORROSTRO PRESTAKUNTZA ZENTROA aho batez hautatu dute XV. EDIZIO honetako sari bat jasotzeko“.

 

Saria emateko ekitaldia datorren ostegunean, azaroak 17, ospatuko da Gallartako Ekoetxean, 19etan.

Leave a comment