MÁSTER-HIDRÓGENO

3R GAZTEA programak kontratazioen % 90 lortu ditu

3R GAZTEA PROGRAMA, Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua, 30 urte arteko gazteak orientatzeko, aktibatzeko eta laneratzeko programa integrala da. Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailaren lehentasunezko helburua, enpleguaren arloan, langabezian dauden pertsonen laneratzea lortzea da, eta, aldi berean, Bizkaiko enpresetan askotariko talentua sartzea. Somorrostrok programa honetan aktiboki parte hartzen duen bigarren urtea da. Mikel Zulueta eta Cristina Bueso gure lankideak dira bertan inplikatutako pertsonak.

 

Zentroko lehen faseak amaitu ondoren, CAEren bitartez (Enplegua Lortzeko Zentroa) hasi zen bitartekotza eta laneratze fasea. Proiektuko lanaren lehen hilabetea gainditu ondoren, parte hartzaileen % 90ek lana aurkitu dute dagoeneko.

 

Ikasleak aukeratu dituzten enpresen artean honako hauek daude: Avia Energias, gure ikasle ohi Goretti hautatu duena administrazio postu baterako; Versia, Ibai Hernández hartu duena; Euskalforging, Endika López kontratatu duena; eta Manufacturas Electricas. SAU. Goizeder hautatu duena.

Leave a comment