Ainara Leiba Muskizko alkatea, Urtzi Alea Hezkuntza eta Gazteria zinegotzia eta Javier Laiseca Somorrostro Heziketa Zentroko zuzendaria bertan zirela, gaur aurkeztu da El Pobaleko burdinolan EUSKELEC auto elektrikoen lehiaketaren VI. edizioan parte hartzeko erabiliko duten autoa Ikasturte osoa prototipoan lanean eman eta proba ezberdinak egin ondoren, Somorrostro Motorsport taldeak, Automozioko erdi eta goi mailako zikloetako, Telekomunikazio zikloetako eta Marketin eta…
Albisteak
Ingeniaritza Mekatronikoko Graduko ikasleak 2. mailako bigarren seihilekoa Somorrostro ikastetxean egiten ari dira, neurri desberdinetako malgukiak fabrikatzeko prototipo bat fabrikatzen. Ikasturtean zehar egin duten proiektua da, eta bi fasetan banatu dute: Lehen seihilekoa: prototipoa zerotik diseinatzea Bigarren seihilekoa: fabrikazioa, muntaketa eta martxan jartzea Proiektu oso eta konplexua da, ikasturtean zehar honako alderdi hauek biltzen dituena, besteak beste: pieza propioen diseinua…
Oier eta Kepa Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleek podcast bat prestatu dute etxeko hondakin organikoetatik abiatuta konpostaren ekoizpena sustatzeko. Ideia hori erronka batean sortu zen, Zabalketa GGKEarekin lankidetzan, Boliviako Valles Cruceños udalerriko herritarrei zuzendutako ingurumen arloko kontzientziazio materialak sortzeko helburuarekin. Horretarako, Javier García Muskizko Ingurumen zinegotziarekin jarri ziren harremanetan, konpost ekoizle amorratua eta haren onuren defendatzaile sutsua. Javi oso atsegina…
Ostiralean, maiatzak 19, ikastetxeko Batxilergoko 2. mailako ikasleei orlak emateko gala ospatu zen Barakaldo antzokian. Ekitaldi hunkigarria izan zen, eta bertan 180 ikasle inguru elkartu ziren, hurbileneko senideekin batera. Jon Lago ikastetxeko irakasleak eta Izaro Dañobeitia bigarren mailako ikasleak aurkeztutako galan, Batxilergoko lehen mailako hiru ikasleren emanaldiak izan ziren: Maitane Ochoa, Uxue Múgica dantzaria eta Aimar Lavín abeslaria. Ekitaldia oso…
Maiatzaren 13an eta 14an Alboan Gazte Sarearen X. topaketa izan da Loiolan eta bertan gure ikastetxeko LHko boluntarioen taldeko hainbat ordezkarik parte hartu dute. Joan den asteburuan, Alboan elkarteko Gazte Sareak hainbat jatorritako gazteak bildu ditu, migrazioaren errealitate oso gogorrean sakontzeko asmoz. Loiolan, murgilketa esperientzia baten bidez, dena uzteak, agurrak, zure bizitza uzteak eta eskubideak izango dituen bizitza baten…
MEyFP PROIEKTUEN I. AZOKA egin da gaur Somorrostron. 2022-2023 ikasturtean gure ikastetxeko irakasle talde batek garatu dituen berrikuntza proiektuen berri eman nahi izan zaie interes-taldeei. Aurten 10 berrikuntza proiektuk jaso dute Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Europar Batasunaren dirulaguntza (Next Generation funtsak). Goizean zehar, maila guztietako ikasle eta irakasleek, DBHkoek, Batxilergokoek eta LHkoek proiektuak ezagutu ahal izan dituzte…
Abian da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak diruz lagundutako GAZTE ON Programaren hirugarren edizioa. Familiaren babesik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzenduta, helburua da gazteak lan merkatuan sartzea sustatzea, ibilbide integralak eta pertsonalizatuak abian jarriz, enplegu- eta prestakuntza-programa mistoen bidez. Programa horiek hainbat fase dituzte: laguntza eta orientazio integrala, lan-bitartekaritza, talde-prestakuntza eta lanbide-esperientzia. Proiektuan…
Gorka Urreiztieta santurtziar eskultoreak egindako lanak Somorrostroren historia hilezkor bihurtu du gaurtik aurrera. “Bizitzaren zuhaitza”, duela 400 urte baino gehiago Villaríaseko markesak gure campusean landatu zuen Libanoko zedroetako batean egindako eskultura, Muskizko eta bere inguruko ondare kultural bihurtu da. Javier Laiseca, zentroko zuzendaria, Ainara Leiba, Muskizko alkatea eta Gorka Urreiztieta artista izan dira ekitaldiaren buru. Toti Martinez de Lezea idazle…
Somorrostro izan da aurten ere seigarren ediziora iritsi diren Jazotakoa Jaso sarien banaketa ekitaldiko gune nagusia. Ekitaldia Bilboko gotzaindegiaren web orritik zuzenean zabaldu da ikastetxeko telekomunikazio zikloetako ikasle eta irakasleen lanari esker. Oraingoan, lehiaketaren ardura dauan Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia elizbarrutiko zentroak (EBI) dagozan udalerrietako musika, dantzak eta jai erlijiosoak izan dira. Ekitaldia Javier Onaindia Herri Irratiko…
Haizea Wind enpresako Giza Baliabideen zuzendari José Antonio Colsak eta Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatu Teresa Laespadak ongietorria eman diote gaur SOLDARTE soldadura-eskolan parte hartuko duten ikasleen lehen taldeari. SOLDARTE – Soldadura Teknologien Zentro Aurreratu berriak Aldundiaren, Somorrostro Prestakuntza Zentroaren, Haizea Winden eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren bultzadarekin abiatu du bere jarduera, beste enpresa eta eragile batzuen lankidetzari…








