MÁSTER-HIDRÓGENO

Podcast bat Boliviarako

Oier eta Kepa Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleek podcast bat prestatu dute etxeko hondakin organikoetatik abiatuta konpostaren ekoizpena sustatzeko. Ideia hori erronka batean sortu zen, Zabalketa GGKEarekin lankidetzan, Boliviako Valles Cruceños udalerriko herritarrei zuzendutako ingurumen arloko kontzientziazio materialak sortzeko helburuarekin.

Horretarako, Javier García Muskizko Ingurumen zinegotziarekin jarri ziren harremanetan, konpost ekoizle amorratua eta haren onuren defendatzaile sutsua. Javi oso atsegina izan zen eta bere etxean erakutsi zizkien prozesuaren faseak.

Maiatzaren 29an, podcast hau gauzatu zuten Teresa López de Armentiaren, Zabalketa GGKEaren eta Javiren parte hartzearekin, Valles Cruceñaseko nekazariei zuzendutako irratsaio batean emititzeko grabatutako elkarrizketa txiki batean.

 

Leave a comment