MÁSTER-HIDRÓGENO

Jazotakoa Jaso sarien VI. edizioa

Somorrostro izan da aurten ere seigarren ediziora iritsi diren Jazotakoa Jaso sarien banaketa ekitaldiko gune nagusia. Ekitaldia Bilboko gotzaindegiaren web orritik zuzenean zabaldu da ikastetxeko telekomunikazio zikloetako ikasle eta irakasleen lanari esker. Oraingoan, lehiaketaren ardura dauan Kultur Erakundeen Mahaiak proposatu dauan gaia elizbarrutiko zentroak (EBI) dagozan udalerrietako musika, dantzak eta jai erlijiosoak izan dira.

 

Ekitaldia Javier Onaindia Herri Irratiko zuzendariak zuzendu du, Mons. Segura Bilboko gotzaina buru izan da, eta Agus Barandiaran trikitilaria izan da ohorezko gonbidatua. Elizbarrutiko gotzainak Somorrostro heziketa zentroko ikasleek eta Kultura Erakundeen Mahaiak ekitaldiaren antolaketan izan duten inplikazioa goretsi du eta lehiaketa honetako talde lanaren balioa azpimarratu du.

Bideoklip onenaren saria Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxeko ikasleentzat izan da, eta batxilergoko bideoklip onenarena, berriz, Somorrostro Heziketa Zentroarentzat, “San Juan jaia: erlijioaren ekarpen kulturalaren sua piztuz”  izeneko bideoagatik.

Ekitaldi osoa ikusi dezakezu esteka honetan: https://www.youtube.com/live/QDW_wgLLrB4?feature=share

 

Leave a comment