MÁSTER-HIDRÓGENO

20/21eko Eusko Jaurlaritzaren bekak

2020ko urriaren 8an, osteguna, Eusko Jaurlaritzak 2020-2021 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa laguntzen deialdia arautzen duen agindua argitaratu du (gure kasuan, DBH, Batxilergo eta LHko ikasleentzat). Eskaerak egiteko epea urriaren 9tik azaroaren 9ra bitartekoa da.

Hurrengo estekan gure ikasleentzat prestatutako jarraibideak deskargatu ditzakezue.

 

Laburpen moduan:

  • Aurreko ikasturtean beka izan zutenek eta berritu nahi duten ikastetxeko ikasle guztiek adi egon beharko dute idazkaritzatik EDUCAMOS plataformaren bidez iritsiko zaizkien jarraibideei. Aurreko fitxategia irakurri.
  • Beka lehen aldiz eskatu nahi duten ikasleek hitzordua eskatu beharko dute idazkaritzan arreta jasotzeko.

ONLINE ESKAERA

Eskabidea online ere egin ahal da esteka honetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Entregatu beharreko dokumentazioa, baldintzak, laguntzaren zenbatekoa eta abar Eusko Jaurlaritzaren webgunean aurkituko dituzu.

Leave a comment