MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostrok Errealitate Birtualaren alde egiten du

Somorrostrok errealitate birtualaren aldeko apustua egiten du prebentzioko ikasleen prestakuntza osatzeko, bai Arrisku Profesionalen Prebentzioko goi-mailako zikloan, bai gainerako zikloetako FOL moduluan. Hori dela eta, tresna honen bidez irakasleei oinarrizko prestakuntza ematen hasi gara “Altuerako lanak”, “BBB” eta “arriskuak instalazio kimikoetan” bezalako arloetan. Laster, metodologia horri esker, ikasgelako ikaskuntza askoz ere modu errealagoan eta entretenigarriagoan osatu ahal izango dute gure ikasleek.

Espezialitate horietako irakasleek osagarri ezin hobea aurkitu dute Errealitate Birtualean prebentzio-egoerak simulatzeko; bestela, oso zaila izango litzateke egoera horiek bizitzea.

Prestakuntza esperientzia hori Ludusen eskutik jarri dugu abian. Ludus erakundeak enpresak trebatzen ditu, eta segurtasunaren eta osasunaren arloetan espezializatutako irakasteko plataforma du.

Leave a comment