MÁSTER-HIDRÓGENO

ESAN EZ

Laugarren urtez, Somorrostrok Bidesariren ESAN EZ proiektuan hartu du parte. Atzo, hirugarren saioan, askatasunaz gabetutako bi pertsonaren testigantza izan genuen. Haren lekukotasunak ez zuen Oinarrizko LHko bigarren mailako ikasle bat bera ere axolagabe utzi.

 

“Ostegunean irtetzen nintzen etxetik, eta ez nintzen asteartera arte itzultzen, ez nintzen eskolara joaten, 18 urterekin gidabaimena kendu zidaten, eta ez nintzen konturatzen mendekotasunak arazo handiak sortzen zizkidala, niri eta nire familiari. Honek, maite ninduen jende guztiarengandik urrundu ninduen, eta delituak egitera eraman ninduen kontsumitzen jarraitu ahal izateko” esaten zigun pertsonetako batek, eta hunkituta esaten ziguten “orain haiek dira nire laguntzarik handiena”. “Nire akatsik handiena etxean hainbeste eztabaidatzea eta kasurik ez egitea izan zen. Azkenean etxetik alde egin nuen, familikoen laguntza baztertuz, horretaz jabetu gabe”

Mutiletako bat gure ikasleei zuzentzen zitzaien esanez “kontatu dizuegun antzeko egoeretan bazaudete, laguntza eskatu, oraindik garaiz zaudete. Nik uste nuen porroak bakarrik erretzen nituela eta hortik ez zela pasatuko “.

Testigantzetako batean harro esaten zigun: “orain, nire ahaleginari eta lanari esker, familiaren konfiantza berreskuratu dut. Orain ondo nago eta ez dut nahi nire seme-alabek hau ikustea, ezta esperientzia honetatik pasatzea ere”

 

Beste behin ere, Bidesariren ESAN EZ proiektuak bere aletxoa jarri du ikasleen artean droga kontsumoak dituen arriskuez sentsibilizatzeko asmoan.

Leave a comment