MÁSTER-HIDRÓGENO

STEAM EUSKADI sarietan finalistak

Nekane Ruiz, Laura Muñoz, Claudia Hernández eta Lucia Ferreño 4.Bko neskak, STEAM Euskadi Sarietako finalera heltzea lortu dute  “Las colillas de tabaco ni son semillas ni se ESfuman” proiektuarekin.

Sarien Batzorde TeknikoakEuskadiko Hezkuntza Sailak, Centro de Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) ak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Innobasquek konposatua– gure ikasleen proiektua lehiaketara aurkeztutako 133 proposamenen artetik 12 onenen artean jarri du.

Proiektuak STEAM Euskadi Zigilua lortu du STEAM Euskadiren estrategiako helburuak argi eta garbi jarraitzeagatik eta STEAM izaera nabaria edukitzeagatik.

Horrela, DBHko 2.B y 2.Cko ikasleek eginiko kotxe elektrikoaren proiektuak ere lehen fasea pasatzea lortu du, STEAM Euskadi Zigilua lortuz, baina ez da 12 finalisten artean sartu.

STEAM EUSKADI SARIAK Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen ditu Innobasquen laguntzaz.

STEAM Euskadi Estrategiako 6 adituk sortzen dute sariak banatzen dituen epaimahaia. Hauek uztailean zehar ebaluatuko dituzte proiektuak, beraz laster jakingo dugu gure lau nesken proiektuak saria lortu duen.

Momentuz, finalean egotea arrakasta hutsa da. ZORIONAK!!!

Leave a comment