MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostro CEX 2020 bikaintasun sarietan finalista

Ekainaren 29an ospaturiko batzarrean, Asociación de Centros Promotores de la Excelencia CEXeko epaimahaiak 2020ko edizioko azken bost finalistak aukeratu zituen. Aurtengo sariak Garapen Jasangarrien helburuen integrazioari zuzenduta egon dira.

Aurten Euskal Herriko edizioan irabazle izan diren hautagai biak finalista moduan aukeratu dituzte estatu mailan. Finalisten aurkezpena eta epaimahairen epaitza azaroaren 2an egingo dira. Azken bost finalistak hurrengo erakundeak dira:

  • Grupo Sorolla Educación (Valentzia)
  • TAISI (Aragoi)
  • SUEZ – IDAM BAHIA DE PALMA. (Balear Uharteak )
  • Red de Parques Tecnológicos de Euskadi. (Euskal Herria)
  • Centro de Formación Somorrostro (Euskal Herria)

CEXen (Asociación de Centros Promotores de la Excelencia) helburu nagusia autonomia-erkidego ezberdinetan egiten ari diren esfortzuak bateratzea da, kideen artean eta modu koordinatuan kalitate, berrikuntza eta bikaintasun kultura bultzatzeko gure estatuko enpresen kudeaketan.

Leave a comment