MÁSTER-HIDRÓGENO

Somorrostroko ordezkariek Fundación Hidrógeno Aragón bisitatu dute

Javier Laiseca, Somorrostroko zuzendariak eta Sergio San Martín, enpresa eta erakundeekin harremanen arduraduna, pasadan uztailaren 3an Huescako Walqa Parke Teknologikoan dagoen Fundación Hidrógeno Aragón bisitatu zuten. Fundazio hau 2003an sustatu zuen Aragoiko gobernuak administrazioaren, industriaren eta sektore ezberdinetako hainbat erakunderen laguntzaz. Gaur egun Aragoiko ekonomiarentzat funtsezkoak diren 70 kide ditu: enpresak, sektore ezberdinetako erakundeak, ikerketa zentroak… Eta urtero gehiago gehitzen dira.

Fundación Hidrógeno Aragón hidrogenoa energia sortzaile moduan erabiltzea bultzatzen duen merkatuari zuzendutako ikerkuntza zentro bat da. Erreferente bat da estatu mailan eta nazioartean. Fundazioak hainbat proiektu garatzen ditu teknologia ezberdinekin, beti ere energia berriztagarriekin eta hidrogenoarekin zer ikusia dutenak. Ikerketa zentroak Hidrogenoa gaur egun existitzen diren teknologia energetikoen osagarri moduan ikusten dute.

Bisita honen arrazoia Euskal Herrian hidrogenoaren inguruan garatzen ari den estrategia da. Repsol eta Petronorrek iragarri dute jada ildo hau jarraituko dutela, erregai sintetiko eta hidrogenoaren erabileraren garapenerako. Somorrostro ere badabil norabide horretan lanean inguruko enpresekin duen estrategian.

Leave a comment