MÁSTER-HIDRÓGENO

2021 Zientzia Azoka: DBHko proiektu zientifiko onenaren saria

Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen duen Zientzia Azoka 2021en azken ekitaldia egin da gaur Bilboko Areatzan. Oraingo honetan, eta osasun arrazoiengatik, azoka ezin izan da Plaza Berrian egin, eta aurkeztutako proiektu guztiek ere ezin izan dute parte hartu. 20 finalistek bakarrik izan dute beren lanak Euskal Herriko gainerako zentroekin partekatzeko ohorea gaur Bilbon.

Gaur Areatzan ikusgai egon diren proiektuen artean, bizikleta baten dinamoak sortutako energia aprobetxatzen zuten mugikorren kargagailuak, ikasgeletan zarata murrizteko material isolatzaileei buruzko ikerketak, plastikoen birziklapena, antibiotikoekiko erresistentzia, arduinoa erabiliz ureztatze adimenduneko sistema bat edo Leitzako faunan lurren kalitateak duen eraginaren azterketa aurki genitzake.

 

Gure zentroak “Eguzki hozkailu jasangarria” proiektua aurkeztu du. DBHko 2. mailako 5 ikaslek egin dute, eta energia elektrikoa eskuratzea zaila den herrialdeetan elikagaiak eta medikuntza mantentzearen arazoa konpondu nahi du. Goizean zehar azokako bisitari guztiei azaldu behar izan diete ikasturtean zehar egindako lana. Eta eguna ezin hobeto amaitu da, proiektuak “DBHko proiektu zientifiko onenaren” saria lortu baitu, eta honekin datorren urtean Coruñan egingo den “Open Science” azokan parte hartzeko aukera lortu dute. Aitormen osoa, neska-mutilek egindako lanarengatik.

Eguneko argazki gehiago ikusi ditzakezu albun honetan: https://photos.app.goo.gl/pQBFsvCDHnW3whYb6

Leave a comment