MÁSTER-HIDRÓGENO

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (Selektibitatea) 2021

Badugu gure ikasleak ebaluatuko dituen epaimahaia Unibertsitatera sartzeko (EBAU) 2021. Gogoratu:

Azterketaren lekua: BEC (Barakaldo) – 2. Pabeioia

Epaimahaia: 11

1. eguneko batzarra (Asteartea 8): 8:00 BECeko ate nagusian

 

Gogoratu:

  • Proban matrikulatuta zaudetela erakusteko frogagiria inprimatuta eta mugikorrean eraman behar duzue. Frogagiri hau ez da ordainketarena, Sarbidetik deskarga dezakezue bistaratzeko moduan sartzean.
  • Ezinbestekoa da NANa eramatea
  • Aurkezpen-ekitaldian ebaluazioa garatzeko jarraibideak emango dira, eta ikasleei kode orria emango zaie. Matrikula datuak zuzenak direla egiaztatu behar duzue. Matrikula frogagiriaren eta kode orriaren artean alderik badago, lehenengo atsedenaldian jakinarazi behar diozue epaimahaiari.
  • Euskara ikasi ez duten ikasleek epaimahaira joan beharko dute, lehenengo azterketa baino ordu erdi lehenago kode orria jasotzera.
  • Marrazketa teknikoko azterketa egingo duten ikasleek beharrezko materiala eraman behar dute: arkatza, eskuarea, kartaboia eta konpasak.
  • Ez ahaztu kalkulagailua erabil daitezkeen azterketetarako.
  • Derrigorreskoa da maskara erabiltzea eta ordezko bat eramatea.

 

 

informazio guztia:

https://www.ehu.eus/es/web/sarrera-acceso/eau-2021/convocatoria-ordinaria

 

Leave a comment