MÁSTER-HIDRÓGENO

“EUSKALPOLY”, gure kultura-ondarea ezagutzeko modu dibertigarria

Laura Pérez, Nahia Aguilar, June Pavanes, Aitana Márquez eta Nahia Navas BC-E 1. mailako gure ikasleek bigarren saria lortu dute Bizkaiko Aldundiak sustatutako ONDAREAREN BERRIKUNTZA lehiaketan. Lehiaketa horren helburua zen gazteenei gure kultura-ondarea beste era batera hurbiltzea, eta Euskal Herrian dugun kultura aberastasuna beraiek zabaltzea.

Gure nesken taldeak gure ondarea modu atseginagoan edo dibertigarriagoan nola zabaldu pentsatu zuen, ohiko txosten edo proiektuak baino modu erakargarriagoan. Sormen handiko ideia bat izan zuten, betiko monopoly ospetsuan pentsatu zuten, baina aldaketa txiki batzuk eginez. Horrela jaio zen EUSKALPOLYa, non kolore desberdinetako kaleek gure kulturaren hainbat esparru irudikatzen dituzten: mitologia, janaria, lekuak, musika, kirola…

 

Ideia bikaina, sari hau guztiz merezi duena.

 

Zorionak neskak!!!

 

Hurrengo esteketan, joko-taula eta fitxak deskarga ditzakezue.

https://www.somorrostro.com/wp-content/uploads/2021/12/Euskalpoly_tablero.pdf

https://www.somorrostro.com/wp-content/uploads/2021/12/Euskalpoly_fichas.pdf

 

Leave a comment