MÁSTER-HIDRÓGENO

Presentado el primer grupo de estudiantes del proyecto Soldarte

Haizea Wind enpresako Giza Baliabideen zuzendari José Antonio Colsak eta Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Saileko foru diputatu Teresa Laespadak ongietorria eman diote gaur SOLDARTE soldadura-eskolan parte hartuko duten ikasleen lehen taldeari.

SOLDARTE – Soldadura Teknologien Zentro Aurreratu berriak Aldundiaren, Somorrostro Prestakuntza Zentroaren, Haizea Winden eta Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioaren bultzadarekin abiatu du bere jarduera, beste enpresa eta eragile batzuen lankidetzari irekita utziz. Soldartek 225 pertsona (langabezian daudenak edo lanpostua hobetu nahi dutenak) trebatuko ditu soldadurarekin lotutako gaitasunetan, eta horietako 145ek, gutxienez, prestakuntza hori amaitutakoan lana izango dutela bermatuko du.

José Antonio Colsak ongietorria eman die Soldadura Eskolako lehen 28 ikasleei, eta eskerrak eman dizkie Teresa Laespadari eta Somorrostro Heziketa Zentroari proiektu hau bultzatzeagatik.

Era berean, Teresa Laespadak proiektu honen garrantzia azpimarratu du, “bereziki enpresa, prestakuntza zentroa eta Administrazio Publikoaren arteko triangelatze perfektua dela, mota honetako ekimenen arrakastaren giltzarria”. Poztu egin da lehen hautaketa honetan neskak ikusteaz, eta prestakuntza aukera hau aprobetxatzera gonbidatu ditu guztiak, hedapen betean dagoen enpresa garrantzitsu batean lan egin ahal izango dutelako.

Proiektuari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue esteka honetan 

Leave a comment