MÁSTER-HIDRÓGENO

Libanoko Zedroa zentroaren eta eskualdearen historia izango da gaurtik aurrera

Gorka Urreiztieta santurtziar eskultoreak egindako lanak Somorrostroren historia hilezkor bihurtu du gaurtik aurrera. “Bizitzaren zuhaitza”, duela 400 urte baino gehiago Villaríaseko markesak gure campusean landatu zuen Libanoko zedroetako batean egindako eskultura, Muskizko eta bere inguruko ondare kultural bihurtu da.
Javier Laiseca, zentroko zuzendaria, Ainara Leiba, Muskizko alkatea eta Gorka Urreiztieta artista izan dira ekitaldiaren buru. Toti Martinez de Lezea idazle arabarra ere bertan izan da gonbidatu bezela.

“Ikur garrantzitsua da udalerriarentzat eta, jakina, eskolarentzat“. Javier Laiseca Somorrostro Heziketa Zentroko zuzendariak azpimarratu duenez, “zuhaitz honek udalerriko bizilagunen bizitzaren parte izaten jarraitzea nahi dugu”.

Zuhaitzak, beste elementu batzuen artean, olagizon bat bere labearekin, mineral saskiak, pala bat, ingude bat eta hauspo bat ditu. Lehen mailak harrizulatzaile bat erakusten du, haur bat duen ama bat eta neska txikiago bat bere arropei helduta eta neska bat ordenagailu batekin. Bigarren mailak liburu bat du, esku batzuek lotuta, sopletedun soldatzaile-kareta bat eta labera jaisten den kate bat duen polea bat.

Zuhaitzaren argazkiak hasieratik gaur arte ikus ditzakezue hurrengo albumean

Leave a comment