MÁSTER-HIDRÓGENO

El programa de formación y empleo “GAZTE ON” llega a su 3ª edición

Abian da Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak diruz lagundutako GAZTE ON Programaren hirugarren edizioa. Familiaren babesik ez duten 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzenduta, helburua da gazteak lan merkatuan sartzea sustatzea, ibilbide integralak eta pertsonalizatuak abian jarriz, enplegu- eta prestakuntza-programa mistoen bidez. Programa horiek hainbat fase dituzte: laguntza eta orientazio integrala, lan-bitartekaritza, talde-prestakuntza eta lanbide-esperientzia.

Proiektuan Caritasek, Adsis Fundazioak, Peñascalek, Otxarkoagak, Somorrostrok eta Haizea Wind enpresak hartzen dugu parte, enpresan prestakuntza praktikoa emateko. 30 ikasle ditugu bi ibilbidetan ezberdinetan: Soldadura ibilbidean, arku murgildu bidezko soldadurari buruzko atal berezi batean (Haizea Wind enpresan bertan emandako espezialitatea), eta Gainazalak Tratatzeko bigarren ibilbide batean, non itsas korrosioa jasan behar duten eta 25 urtetik gorako bizitza izan behar duten altzairuzko piezekin lan egiten espezializatzen diren.

Leave a comment