MÁSTER-HIDRÓGENO

Unibertsitate arteko masterra: Hidrogenoaren Teknologiak

Hidrogeno Teknologiei buruzko unibertsitate arteko masterrak matrikula irekiko du urriaren 14an hasiko den bigarren ediziorako. Lehen edizioak arrakasta handia izan zuen, 75 ikasle matrikulatu baitziren eta plazak agortuz. Ikasturte berri honetan, programari jarraipena ematea espero da, eta bektore horren garapen teknologikorako prestakuntza-erreferente nagusia izango da, datozen urteetan trantsizio energetikoaren aldeko apustu handia.

Maiatzaren 24an, 18:30etan, saio birtual bat eskainiko da programaren edizio berriaren xehetasun guztiak ezagutzera emateko.

Hidrogenoaren Teknologiak masterra berriz ere emango da lau tokitan: Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan, eta iazko plaza eskaintza bera izangu du: 75 guztira, honela banatuta: 30 Bilbon, 15 Bartzelonan, 15 Tarragonan eta 15 Zaragozan. Aurtengo berritasun gisa, eskola teorikoak online bakarrik emango dira kokapen guztietan, Bilbon izan ezik, non aurrez aurre ere jarraitu ahal izango den.

 

Programari eta inskripzioei buruzko Informazioa: https://www.mondragon.edu/cursos/es/master-tecnologias-hidrogeno/?utm_source=5498_NdP_Ind_TOT_22-23&utm_medium=POST&utm_campaign=22205900_MITH

Masterraren informaziosaioa:

https://event.webinarjam.com/register/432/3vy4khgo?utm_source=5498_NdP_Ind_TOT_22-23&utm_medium=POST&utm_campaign=22205900_MITH

 

Programa hidrogenoaren eta haren aplikazioen teknologietan trebatzeko interesa duten profesionalei zuzenduta dago, beren produktu edo zerbitzuetan hidrogeno-teknologiak sartzen ari diren edo etorkizunean sartzea aurreikusten dutenei, bektore berri horren potentzialean interesa duten sektore industrialeko edo teknologikoko profesionalei edo etorkizuneko jasangarritasun erronka berrietarako teknikariak prestatu nahi dituzten energia sektoreko enpresa hornitzaileei.

Master hau Repsol-Petronorren teknologia eta energia arloko esperientziarekin diseinatu da, eta Estatuko 5 unibertsitatek bermatzen dute: Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgilik eta Zaragozako Unibertsitateak, beste 6 prestakuntza eta ikerketa zentrorekin batera: Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratua, Tarragonako Institut Comte de Rius, Bartzelonako Institut Escola del Treball, Piramide Lanbide Heziketako Zentro Publiko Integratua, Industria Antolaketako Eskola eta Aragoiko Hidrogenoaren Fundazioa.

Leave a comment