MÁSTER-HIDRÓGENO

12 ikasketa beka Trapagarango gazteen prestakuntza bultzatzeko

Trapagarango Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Enpresa Beken Programaren IX. edizioa jarri du abian, udalerriko pertsonentzako Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko helburuarekin. Zehazki, aurten udalerrian erroldatutako 30 urtetik beherako 12 gazteren ikasketak bultzatuko dira, erdi mailako edo goi-mailako ziklo batean ari direnak. Programa honek Trapagarango Udalaren bitartekaritza du, bere Enplegu eta Toki Garapenerako Agentziaren bitartez, eta herriko edo honekin zerikusia…

Gure 2030 Agenda taldea Udal Foroan

Gure 2030 agenda taldeko ikasleek atzo, azaroak 17, Muskizko kultur etxean ospatu zen Ingurumeneko Udal Foroan parte hartu zuten, Ainara Leiba, udalerriko alkatea, Javier García, ingurumen zinegotzia eta Eder Sánchez, ingurumen teknikaria buru zirela. Foro honek ikasturte honetako 2030 Eskola Agendako programan parte hartzen duten pertsona guztiei ongietorria emateko balio izan du, eta bertan, gure ikasleek urtean zehar landuko dugun…

LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean

Azaroaren 10ean eta 11n Lanbide Heziketari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Donostiako Kursaal Jauregian:  LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean. Somorrostroko LHko arduradunek eta irakasleek parte hartu dute ekitaldi honetan, eta Lanbide Heziketaren erronkez, etorkizuneko enpresaz eta Lanbide Heziketak bertan izango duen egitekoaz, eraldaketa digitalaz, 5.0 industriaz… hitz egin dute, baina gaur egun bizi dugun garapen teknologiko basatiaren garai…

LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak

Azaroaren 4an eta 5ean Lanbide Heziketako 7. kongresua egin da Toledon, FPempresa Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak eta CaixaBank Dualizak antolatuta. Kongresu honen helburua Espainiako Lanbide Heziketaren egoerari, erronkei eta aukerei buruz hausnartzea da, eta, horrez gain, bertan parte hartzen duten eragile guztientzat topaketa izatea. Kongresuaren ardatz nagusia hau izan da: LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak. Bi jardunaldietan zehar, hainbat…

Somorrostroko “Jazotakoa Jaso”ren IV. edizioko sari banaketa

Jazotakoa Jaso bideoklip sarien IV. edizioaren sari banaketa egin da gaur, Bilboko Elizbarrutiko Kultura Erakundeen Mahaiak antolatuta. Ekitaldia streaming bidez eman dute Somorrostroko Telekomunikazioetako ikasle eta irakasleek, eta Javi Onaindia Radio Popular eta Bizkaia Irratiko zuzendariak zuzendu du, Mons. Segura Bilboko gotzaina buru izan dela. Segurak, bere hitzaldian, lehiaketako diziplinarteko lanari balioa eman dio, non “talde-lana” bezalako balio garrantzitsuak nabarmentzen…

ESAN EZ: Alkoholari eta drogei buruz hitz egiten dugunean, “nik kontrolatzen dut” kontzeptua ez da existitzen.

Aurten ere, Bidesarik eta Bilboko Elizbarrutiko Kartzela Pastoralak antolatutako ESAN EZ proiektuan parte hartuko du gure ikastetxeak. Gazteen kontsumoa prebenitzeko proiektu bat da, eta askatasunik gabeko pertsonen zuzeneko testigantzaren bidez nerabeak drogen kontsumoaren eta delitu jokabideen arriskuaz kontzientziatzea du helburu. Hainbat saiotan, gazteek kontsumoan hastera eramaten duten arrisku faktoreei buruz eta horrek izan ditzakeen ondorioei buruz hausnartuko dute. Astelehen honetan,…

Hezkidetzaren Nazioarteko IV. Kongresua

Urriaren 16an eta 17an, Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean, CLAVICOk (Hezkidetzako Klaustro Birtuala) antolatutako Hezkidetzari buruzko Nazioarteko IV. Kongresua egin da, Aukera Berdintasunerako Emakumeen Institutuak babestuta. Topagune horretan, Teresa Meana, Miguel Ángel Arconada, Ana López Navajas, Paqui Méndez, Marian Moreno eta beste hainbat pertsonarekin ikasteko aukera izan dugu, ikaskuntza esperientziak eta hezkidetza materialak partekatu baitituzte gai hori interesatzen zaien irakasle guztiekin.…

75 ikaslek Hidrogeno Teknologiei buruzko lehen masterra hasi dute, Repsol-Petronor, Estatuko 5 unibertsitate eta Somorrostrok bultzatuta

75 ikaslek -30 Bilbon, 15 Bartzelonan, 15 Tarragonan eta 15 Zaragozan- hasi dute Hidrogenoaren Teknologien unibertsitate arteko lehen masterra, bektore honen garapen teknologikoan zentratutako lehen prestakuntza programa, datozen urteetan trantsizio energetikoaren aldeko apustua izango dena. Planeatuta zeuden 60 plazak handitu egin behar izan dira, lehenengo edizio honetarako matrikula eskaera handia izan delako. Programa Repsol-Petronorren teknologia- eta energia-arloko esperientziarekin diseinatu da,…

ZIV eta SOMORROSTRO elkartu egin dira gure zentroan “Smart metering” laborategi aurreratua sortzeko

ZIV enpresa eta Somorrostro lankidetza-hitzarmen batera iritsi dira bi erakundeen arteko harreman ona indartzeko eta Lanbide Heziketako ikasleen hezkuntza- eta lan-karrera indartzeko. Horretarako, ZIVek azken belaunaldiko “Smart Metering” sistema bat utzi digu, ikasleak telekomunikazioen alorreko azken teknologietan trebatzeko. Material honekin, lehen “Smart Metering” laborategi aurreratua sortuko da Somorrostron. Lankidetza horrek agerian uzten du ZIVk eta Somorrostro ikastetxeak interesa eta kezka…

Somorrostrok bat egin du “Luxenburgoko Adierazpenarekin”

1997an, Laneko Osasuna Sustatzeko Europako Sareak (ENWHP) Luxenburgoko Adierazpena egin zuen. Adostasun-dokumentu horretan, jarduteko oinarrizko printzipioak eta enpresan langileen osasuna ondo kudeatzeko erreferentzia-esparrua ezartzen ziren. Ordutik, Europa mailako erakunde askok bat egin dute Luxenburgoko Adierazpenarekin, eta haren printzipioak txertatu dituzte bezeroei edo elkartekideei eskainitako enpresa-estrategietan eta zerbitzuetan. Aurten, Somorrostro izan da Luxenburgoko Adierazpenarekin bat egin duen erakundeetako bat, eta, horrela,…

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »