MÁSTER-HIDRÓGENO

Iberdrola prestakuntza Somorrostroko ikasgeletan

BT/MTko loturei eta banaketa sareei buruzko MASTER CLASS praktikoa

Bi goizetan zehar, Javier Galán eta David Blázquez Iberdrolako Berrikuntza eta Prestakuntza Campuseko prestatzaileak izan ditugu Sistema elektroteknikoen eta automatizatuen goi-mailako zikloko ikasgeletan. Gure ikasleei behe-tentsioko eta erdi-tentsioko banaketa sareetako loturei ta puntei buruzko Master Class bat eman diete, teoria, legedia eta, bereziki, potentzia kableetan erabilitako materialak eta osagarriak ezagutu eta erabili ahal izateko eta behe-tentsioko eta erdi-tentsioko loturak eta puntak (BT/MT) egiteko praktikak barne.

Iberdrolaren Berrikuntza eta Prestakuntza Campusak teknologiaren, I+Gren eta zentro teknologikoekin lankidetzan aritzearen aldeko apustua egiten du, trantsizio energetikoa, ekonomiaren eta enpleguaren berreskurapen berdea eta etorkizuneko sektoreetako gazte eta profesional seniorren enplegagarritasuna gidatzeko palanka gisa. San Agustín del Guadalixen (Madril) du egoitza, 180.000 m2-ko konplexu batean, azken belaunaldiko instalazioekin, eraikin funtzionalekin, jasangarriekin eta independenteekin.

 

 Formakuntzako argazkiak: https://photos.app.goo.gl/w8wJ7FGXYPah5gkq9

Leave a comment