MÁSTER-HIDRÓGENO

2023/2024 ikasturterako Batxilergoko matrikulak

Hezkuntza Sailaren AGINDUA argitaratu da, 2023-2024 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta itunduetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta epeak ezartzen dituena.

Gogoratu Batxilergorako Orientazio Jardunaldietara etorri zaitezkeela. Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.

Egutegia:
    • Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21era, biak barne
    • Eskabide datuak aldatzea: 2023ko apirilaren 21era arte
    • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2023ko maiatzaren 3a
    • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2023ko maiatzaren 10a
    • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2023ko maiatzaren 17ra arte, egun hori barne.
    • Eskabidean atzera egitea: 2023ko maiatzaren 17ra arte, egun hori barne
    • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2023ko maiatzaren 24a
    • Ohiko matrikula-aldia: 2023ko ekainaren 19tik uztailaren 4ra, biak barne
    • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 26ra arte, egun hori barne
    • Itxarote-zerrendaren indarraldia: 2023ko irailaren 29ra arte.

    * Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/ (leiho berri batean irekitzen da)

 

 Informazio gehiago esteka honetan

 On-line eskaera

Leave a comment