Joan den ekainaren 30ean, “100 Irrati Urte” gala ospatu zen Bilbon. Ospakizun berezi horrekin, Herri Irratiak eta Bizkaia Irratiak beren historia partekatua oroitu, egindako bidea aitortu eta komunikazioaren etorkizunari begiratu nahi izan zioten, Bizkaiarekiko hurbiltasun, zerbitzu eta konpromiso balioetatik abiatuta.
Somorrostro Heziketa Zentroak bertan egon nahi izan zuen elizbarrutiko irratientzat hain esanguratsua den hitzorduan. Javi Laiseca zuzendariak Herri Irratiko langileei lagundu zien emozioz, memoriaz eta esker onez betetako jardunaldian.
Gainera, Somorrostrok galaren babesleetako bat izateko ohorea izan zuen, bereziki Angel Mari Unzueta Saria babestuz, elizbarrutiari lotutako aitorpena. Joseba Segura Bilboko Gotzainak eman zion saria Mavi Laisekari, Bizkaiko Caritasen ordezkari lez, giza-duintasunaren alde eta pertsona ahulenei laguntzeko hainbat hamarkadetan egindako lan nekaezina ospatuz.
Gure ikastetxeak ezin zuen babes egokiagorik izan. Bizkaiko Caritasen lana aitortzea Somorrostroren nortasunetik oso gertu dagoen bizitza, hezkuntza eta konpromiso soziala ulertzeko modu bati balioa ematea ere bada: pertsonen ondoan egotea, batez ere gehien behar dutenen ondoan.
Somorrostro Heziketa Zentrotik zorionak eman nahi dizkizuegu elizbarrutiko irratiei, bertako langile guztiei eta urteurren honetan saritutako pertsona eta erakunde guztiei. Eskerrik asko hainbeste urte Bizkaiari ahotsa jartzen, gizarteari laguntzen eta komunikaziotik komunitatea eraikitzen laguntzeagatik.








