Siemensek eta Somorrostro Trebakuntza Zentroak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, astelehena, apirilaren 25ean. Akordio horren bidez, multinazional alemaniarrak 5.0 Industriaren azken teknologien inguruko ezagutzak zentroaren esku jarriko ditu. Hezkuntza taldeak, kalitatezko irakaskuntza teknologikoarekin konprometituta eta merkatuaren eskakizunetara bideratuta, urrats bat harago egingo du Digitalizazio eta Automatizazio Industrialaren aldeko apustua eginez. Aliantzak irakasleen prestakuntza, hezkuntza-materialaren hornidura, mintegi teknikoak eta I+G+b jardueren…
