MÁSTER-HIDRÓGENO

2023ko Zientzia Azokan DBHko 1. eta 2. mailetan sariak

60 ikastetxetako 700 ikaslek zientzia eta teknologiara bideratutako proiektuak aurkeztu dituzte asteburu honetan Elhuyar Zientzia Azokaren edizio berri batean. Azokaren hiru egunetan, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek ikasturtean zehar garatutako 200 STEAM proiektu erakutsi dituzte. Ekainaren 2an, ostirala, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 105 proiektu ikusi ahal izan ziren; larunbatean, DBHko 3. eta 4. mailetako 54 proiektu; eta, azkenik, ekainaren 4an, igandea, DBHko 1. eta 2. mailetako 48 proiektu, horien artean Somorrostrotik aurkezten ditugun hirurak.

 

BA AL DAKITE KONTATZEN LANDAREEK? BIODIESELA KOZINATZEN eta PIXOIHALAREN SEKRETUA izan dira DBHko 1. eta 2. mailako gure ikasleek aurkeztu dituzten hiru proiektuak, eta hirurak guztiz originalak izan arren, lehenengoa izan da bere kategorian irabazle suertatu dena. Saria urte amaieran Galizian egiten den Galiciencia Zientzia Azokara joan ahal izatea izan da.

 

Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteen artean zientziarekiko zaletasuna bai eta kultura zientifikoa sustatzea eta zabaltzea da, ez bakarrik azoka honen bidez, baita urtean zehar ere. Elhuyarrek antolatu du ekimena, baina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euroeskualdearen, FECYTen, Kutxa Fundazioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntzarekin.

 

 Azokako argazkiak esteka honetan

 

1. PROIEKTUA

BA AL DAKITE KONTATZEN LANDAREEK?

GALDERA

Animaliak heterotrofoak gara, hau da, ez gara gai mantenugaiak sortzeko, baina landareak autotrofoak dira, mantenugaiak ekoizteko gai dira, eta hori lortzeko fotosintesia egiten dute eguzki energia, ura, CO2, gatz mineralak erabiliz.

Norbaiti galdetzen bazaio ea landareak ugaltzen diren, baietz esango luke, baina forma oso desberdinak erabiliz (loreak, esporak, aldaxkak…)

Beraz, ulertzen dugu landareak ugaldu eta elikatu egiten direla, baina, landareek senti dezakete edo badakite kontatzen? Hori ulertzen zaila da guretzat.

Proiektu honen bidez, erronka hau ebazten saiatzen gara.

Landareek ez dute nerbio-sistemarik, ez dute burmuinik, mundu geldo batean bizi direla esan daiteke; animaliek, aldiz, azkar erantzuten diogu guztiari, baina hori egiteko, animaliek neuronen artean ezartzen diren seinale elektrikoak erabiltzen ditugu. Landareek, aldiz, seinale kimikoak erabiltzen dituzte.

Baina, zer gertatuko litzateke, landare bat oso azkar mugitu beharko balitz, adibidez, babesteko edo erasotzeko?

Gure hipotesiaren arabera, azkar mugituko balitz seinale elektrikoak erabili beharko lituzke, eta gure esperimentua diseinatu dugu horrela dela frogatzeko

Leave a comment