MÁSTER-HIDRÓGENO

Berrikuntzaren saria eta hirugarrenen postua EUSKELEC 2023ko Sailkapen Globalean

Joan den larunbatean, ekainak 3, EUSKELEC auto elektrikoen lasterketaren VI. edizioa ospatu zen San Mameseko zelaigunean. Euskadiko eta beste erkidego batzuetako LHko beste hainbeste ikastetxetako 20 taldek parte hartu zuten proban. Ostiralean egindako egiaztapen teknikoen ondoren, larunbat goizean test dinamikoak egin ziren, azelerazio, balaztatze eta eslalon probekin, eta arratsaldean proba nagusia, erresistentzia lasterketa.

Gure taldeak, “Somorrostro Motorsport”, Automozioko erdi eta goi mailako zikloetako, Telekomunikazio zikloetako eta Marketin eta Publizitate zikloko ikasleek osatua, Berrikuntzaren Saria eta lehiaketaren sailkapen globaleko hirugarren postua lortu zituen, proba dinamiko bikainak egin eta erresistentzia proban zortzigarren amaitu ondoren.

 

Eneko Hurtado pilotuak, AU3-1º taldeko ikasleak, erresistentzia proba amaitzean hurrengoa adierazi zuen: “lasterketaren ondoren sentsazioak oso onak izan dira, nahiz eta autoa ez den egon espero genuen mailan, oso ondo pasatu dugu, oso egun polita izan da ikaskideekin lan egiteko, eta batez ere autoan lanean eman dugun urte hau nabarmendu behar dut, ikusgarria izan da eta mila aldiz gehiago errepikatuko nuke”.

 

Bestalde, Somorrostro Prestakuntza Zentroko ikasleek, 5G komunikazio- istemak erabiliz, ekitaldia zuzenean emititu zuten streaming bidez Tknikako Youtubeko kanalean. Horretarako, 6 kamera erabili zituzten zirkuituan zehar, baita parte hartzen zuten ibilgailuetan muntatutako beste kamera batzuk ere. Emanaldia dronek hartutako irudiekin osatu zuten. Emankizun ikusgarria izan zen eta antolakuntzaren eta parte hartu zuten ikastetxe guztien txaloak jaso zituen.

 

Euskelec lehiaketa honetan, lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleek % 100 elektrikoa den ibilgailu bat diseinatu eta eraikitzen dute oinarri eragile komun baten gainean (motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen talde lana indartzeko eta jarduera esperimental eta sortzailea elementu pedagogiko gisa oinarritzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikoa dela eta.

 

Tknikak (Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroa, Hezkuntza Saila) antolatutako ekitaldi honek Lanbide Heziketako ikasleen lana aintzatetsi eta ikusarazi nahi du, baita haien irakasleen eta ikastetxeen laguntza eta inplikazioa ere.

Probaren argazki albuma: https://photos.app.goo.gl/hbHu8PCzkWeR4xoG6

 

Leave a comment