MÁSTER-HIDRÓGENO

2.000 ikasle baino gehiagorekin hasi da ikasturte berria

Atzo, irailak 11, Somorrostroko ikasleek inauguratutzat eman zuten 2023/2024 ikasturte berria. Aurkeztu ziren azkenak DBHko eta Batxilergoko ikasleak izan ziren, topaketa, emozio eta nerbioz beteta, espero zituzten berritasun guztiengatik.

Horrela, ikastetxeko 2000 ikasle baino gehiagok hasiera eman diote ikasturteari. Aurten 1234 ikasle izango ditugu LHn (118 Oinarrizko Mailan, 420 Erdi Mailan eta 696 Goi Mailan), 386 Batxilergoan eta 410 DBHn. Berrikuntza gisa, Mantentze Elektronikoko Goi Mailako Zikloaren lehen promozioa dugu, eta bi espezializazio: bata, “Mantentze Industrialaren Digitalizazioa” (joan den ikasturtean hasi zena), eta bestea, “Adimen Artifiziala eta Big Data”.

 

Instalazio berriak, ekipamendu berritua eta 150 irakasle baino gehiagoko taldea, aurten guztiok ezarri ditugun espektatibak betetzeko gogo handiz.

 Argazkiak  album honetan

Beti Aurrera!!!

Leave a comment