MÁSTER-HIDRÓGENO

Batxilergoko aurrematrikulak 2024/2025

Dagoeneko argitaratu da Batxilergoko 24/25 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen  agindua.

 Agindu horrek egutegi hau ezartzen du:

• Eskabideak eta agiriak entregatzea: apirilaren 8tik 19ra, biak barne. Ikastetxean aurrez izena eman behar baduzu, garrantzitsua da aldez aurretik hitzordua eskatzea


• Eskabideko datuak aldatzea: apirilaren 24ra arte.
• Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: apirilaren 30a.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 7an.
• Erreklamazioak onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei: maiatzaren 14ra arte, egun hori barne.
• Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 14ra arte, egun hori barne.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 21ean.
• Matrikula egiteko ohiko epea: ekainaren 17tik uztailaren 2ra, biak barne.
• Onartuen eta itxaron-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 18ra arte, egun hori barne.
• Itxaron-zerrendaren indarraldia: irailaren 27ra arte..

 

Informazio gehiago (aurkeztu beharreko dokumentazioa, ibilbideak, ebaluaketa, etc.) esteka honetan  

 

Leave a comment