MÁSTER-HIDRÓGENO

EUSKELEC 2022k ibilgailu elektrikoentzako zirkuitu bihurtu du Donostiako erdigunea

Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo eta Teknologiako eta Ikaskuntza Aurreratuetako zuzendari Rikardo Lamadrid izan ziren Lanbide Heziketako ikastetxeek (Euskelec) fabrikatutako ibilgailu elektrikoen bosgarren txapelketaren buru, maiatzaren 29ean, Donostian. Egun osoan zehar, LHko ikasleek fabrikatutako ibilgailu elektrikoei proba dinamikoak eta erresistentziakoak egin zitzaizkien, Donostiako erdigunean, Alderdi Eder eta Boulevard artean, prestatu zen zirkuitu batean.

 

Tknikak (Hezkuntza Sailaren mendeko Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa) antolatutako edizio honetan 30 ibilgailu elektrikok hartu zuten parte, estatu osoko LHko 600 ikasle baino gehiagorekin. Talde horien artean, nabarmentzekoa da Somorrostroko automozio, marketin eta telekomunikazio espezialitateetako ikasleek osatutako SOMORACING taldearen jarduera.

Oraingo honetan, gure taldea gogo handiekin iritsi zen azken jardunaldi honetara, oso nota altuarekin gainditu baitzituen proiektuaren aurreko faseak (proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre-egiaztapenak, proiektuaren memoria, diseinua, besteak beste).

 

Proba zuzenean eman zen Somorrostroko youtube kanalaren bidez, ikastetxeko telekomunikazioetako ikasle eta irakasleek egindako lan paregabeari esker. (https://youtu.be/14kvFJ1ce3M)

Goizean zehar lehenengo proba dinamikoak egin ziren (azelerazioa, balaztatzea eta slaloma) eta arratsaldean azken erresistentzia proba jokatu zen. Gure taldeak hamargarren postuan amaitu zuen proba, eta Guarnizoko LHko taldea hasieratik bukaerara menderatu zuen.

 

Zer da Euskelec?

 

EUSKELEC lehiaketaren xedea da Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektrikoa diseinatu eta eraikitzea oinarri eragile komun baten gainean (motorra, motor-kontrolatzailea eta bateriak). Ekimenaren helburua ikasleen talde lana sustatzea eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa oinarritzea da.

EUSKELECek bi fase ditu: fase tekniko eta sortzaile bat, prototipoa aurkeztekoa; eta fase dinamiko bat (gaur garatzen ari dena), non ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen diren slalom, azelerazio eta gehienezko frenatze proben bidez, besteak beste.

1. fasea: sormenezko parte teknikoa. Lehenengo fase hau apirilaren 28an burutu zen AIC Centerrek Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkean dituen instalazioetan. Bertan, parte hartu zuten taldeek beren proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre egiaztapenak egin zituzten epaimahai baten aurrean (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste).

2. fasea: proba dinamikoak. Gaur egiten ari dira, Donostiako Alderdi Eder parkean. Taldeek prototipoa zirkuituan probatzen duten eguna da.

 

Frenatzea: autoa ahalik eta distantzia laburrenean gelditzea da, gutxienez 25 km/h-ko abiaduran zirkulatuz.

Azelerazioa: monoplazak 60 metro egiteko behar duen denbora kronometratzen da.

Slalom: monoplazak slalom zirkuituari buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.

Erresistentzia proba: 75 minutuko denboran distantzia handiagoa egiteko gai den autoa ebaluatzen da. Ibilgailuak sailkapen-probak zehaztutako irteera ordenan jarriko dira. Helmugako urrats bakoitza zenbatuko da, eta, horrela, puntu horretatik gehien pasatzen den taldeak irabaziko du (buelta gehien ematen dituenak).

30 talde, 30 ibilgailu

 

Urtez urte, Euskelec-en parte hartzen duten prototipoen kopuruak gora egiten du, gero eta eremu geografiko urrunagoetatik datozen gazteekin eta taldeekin. Euskal ikasleak Kantabria, Madril, Katalunia, Aragoi, Valentzia, Gaztela Mantxa eta Iparraldeko beste ikasle batzuekin lehiatuko dira igande honetan.

 

 

Leave a comment