MÁSTER-HIDRÓGENO

Zientzia Azoka 2022: DBHko 1. eta 2. mailako STEAM proiektu onenari saria

Oier, Alaia, Maren, Igarki, Maider, Asier eta Davidek egindako “Behin betiko bideokonsola” proiektua, desgaitasun funtzionalak dituzten pertsonei kontsolen eta bideojokoen mundua hurbiltzea helburu zuena, Elhuyarrek Bilbon antolatu duen Zientzia Azokan aurkeztu dute, eta DBHko lehen zikloko kategoriako zientzia proiekturik onenaren saria eraman du. Sari honek datorren ikasturtearen hasieran A Coruñan egingo den “Open Science” azokarako sarbidea ematen die.

 

Ibai, Ane, Amina eta Haizeak osatutako taldea ere zoriondu behar da “Seinale Adimenduak” proiektuarekin, ikasturte osoan egindako lan bikainagatik eta gaur Bilbon egindako azokan emandako azalpen bikainengatik.

Aipamen berezia proiektuko irakasle arduradunei: Naiara González, Asier Aláez eta Juan Lorenzori, beren dedikazioagatik, pazientziagatik eta gure ikasleekin egindako lanagatik.

DBHko 1. mailako ikasle guztiak egon diren azokako argazkiak ikus ditzakezue hurrengo albumean:  https://photos.app.goo.gl/CCbse7nVAtghr3F79

Leave a comment