MÁSTER-HIDRÓGENO

Albisteak

“EgunOn Magazine” Somorrostrotik

Bilbao Herri Irratiak bere “Egunon magazina” emititu du gaur gure zentrotik. Cristina Maestro, Leire Argandoña eta May Madrazok Somorrostroko bizitza nolakoa den erakutsi dute hari gabeko mikrofonoarekin. Gure irakasleek, Raquel Ruizek eta Ana Carcelenek, Agenda 2030 taldean antolatzen diren jardueren berri eman digute. Ana Martínezek, berriz, azaldu digu nolakoa den “Arboretum” proiektua, eta nola ezagutu daitekeen Muskizen historia, Ingurumen Hezkuntzako…

7. Unibertsitaterako Orientazio Azoka

Joan den abenduaren 1ean, Batxilergoko 2. urteko ikasleentzako orientazio prozesuaren barruan, Unibertsitaterako Orientazio Azokaren zazpigarren edizioa egin dugu, eta, oraingoan, berriz ere aurrez aurre egin ahal izan dugu. Azoka honetara gonbidatuta egon dira, halaber, LHtik unibertsitatera sartzeko asmoa duten goi mailako zikloetako bigarren mailako ikasleak. Oraingoan, 20 unibertsitate inguruk jarri dute beren standa Suberriko areto nagusian, datorren ikasturterako eskaintza aurkezteko.…

OHAR GARRANTZITSUA (29/11/2021)

N634 errepidea moztuta dago Muskiz parean uholdeengatik. Sarbide bideragarri bakarra el Hayatik jaistea da. Zentroa irekita egongo da, baina seguruenik ez du normaltasun osoz funtzionatuko. Zentroko autobus zerbitzua arazorik gabe iritsi da lehen orduan (Enkarterriak izan ezik). Arreta handia eskatzen diegu gaur Somorrostrora hurbildu behar duten pertsona guztiei.

Somorrostrok EZ esaten dio genero indarkeriari

Somorrostroko ikasleek leiho more honetatik begiratzen dute, desberdintasunak, erasoak, giza eskubideen urraketa eta genero indarkeria, esplizitua eta ezkutukoa ikusarazteko eta salatzeko. Eta zuk, ikusten duzu?   Gainera, beren bizitzako erreferenteak diren inguruko emakumeei omenaldi txiki bat egiteko aprobetxatu dute eguna: amak, lagunak, irakasleak… noizbait horman ate bioleta bat marraztu eta bertatik begiratzera gonbidatu zituzten emakume horiek.     Gure ikasleek…

12 ikasketa beka Trapagarango gazteen prestakuntza bultzatzeko

Trapagarango Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Enpresa Beken Programaren IX. edizioa jarri du abian, udalerriko pertsonentzako Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko helburuarekin. Zehazki, aurten udalerrian erroldatutako 30 urtetik beherako 12 gazteren ikasketak bultzatuko dira, erdi mailako edo goi-mailako ziklo batean ari direnak. Programa honek Trapagarango Udalaren bitartekaritza du, bere Enplegu eta Toki Garapenerako Agentziaren bitartez, eta herriko edo honekin zerikusia…

Gure 2030 Agenda taldea Udal Foroan

Gure 2030 agenda taldeko ikasleek atzo, azaroak 17, Muskizko kultur etxean ospatu zen Ingurumeneko Udal Foroan parte hartu zuten, Ainara Leiba, udalerriko alkatea, Javier García, ingurumen zinegotzia eta Eder Sánchez, ingurumen teknikaria buru zirela. Foro honek ikasturte honetako 2030 Eskola Agendako programan parte hartzen duten pertsona guztiei ongietorria emateko balio izan du, eta bertan, gure ikasleek urtean zehar landuko dugun…

LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean

Azaroaren 10ean eta 11n Lanbide Heziketari buruzko Nazioarteko Kongresua egin da Donostiako Kursaal Jauregian:  LH gizateriaren, teknologiaren eta adimenaren aroaren aurrean. Somorrostroko LHko arduradunek eta irakasleek parte hartu dute ekitaldi honetan, eta Lanbide Heziketaren erronkez, etorkizuneko enpresaz eta Lanbide Heziketak bertan izango duen egitekoaz, eraldaketa digitalaz, 5.0 industriaz… hitz egin dute, baina gaur egun bizi dugun garapen teknologiko basatiaren garai…

LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak

Azaroaren 4an eta 5ean Lanbide Heziketako 7. kongresua egin da Toledon, FPempresa Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak eta CaixaBank Dualizak antolatuta. Kongresu honen helburua Espainiako Lanbide Heziketaren egoerari, erronkei eta aukerei buruz hausnartzea da, eta, horrez gain, bertan parte hartzen duten eragile guztientzat topaketa izatea. Kongresuaren ardatz nagusia hau izan da: LH, trantsizioan dagoen mundu baterako erronkak. Bi jardunaldietan zehar, hainbat…

Somorrostroko “Jazotakoa Jaso”ren IV. edizioko sari banaketa

Jazotakoa Jaso bideoklip sarien IV. edizioaren sari banaketa egin da gaur, Bilboko Elizbarrutiko Kultura Erakundeen Mahaiak antolatuta. Ekitaldia streaming bidez eman dute Somorrostroko Telekomunikazioetako ikasle eta irakasleek, eta Javi Onaindia Radio Popular eta Bizkaia Irratiko zuzendariak zuzendu du, Mons. Segura Bilboko gotzaina buru izan dela. Segurak, bere hitzaldian, lehiaketako diziplinarteko lanari balioa eman dio, non “talde-lana” bezalako balio garrantzitsuak nabarmentzen…

ESAN EZ: Alkoholari eta drogei buruz hitz egiten dugunean, “nik kontrolatzen dut” kontzeptua ez da existitzen.

Aurten ere, Bidesarik eta Bilboko Elizbarrutiko Kartzela Pastoralak antolatutako ESAN EZ proiektuan parte hartuko du gure ikastetxeak. Gazteen kontsumoa prebenitzeko proiektu bat da, eta askatasunik gabeko pertsonen zuzeneko testigantzaren bidez nerabeak drogen kontsumoaren eta delitu jokabideen arriskuaz kontzientziatzea du helburu. Hainbat saiotan, gazteek kontsumoan hastera eramaten duten arrisku faktoreei buruz eta horrek izan ditzakeen ondorioei buruz hausnartuko dute. Astelehen honetan,…

« Aurreko orrialdeaHurrengo orrialdea »